Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2014ko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4156

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 7koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baita Sheitek Automatización Industrial, S.L.L. (B75036442) sozietateari irekitako ez-betetze espedientea, Gaitek programaren barruan, 2011ko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez, hain justu ere.

Espediente-zenbakia: IG-2011/0000876.

Aipatu ebazpena Sheitek Automatización Industrial, S.L.L. entitateari jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Azkoitiko industrialdeko 50 pabilioia). Hori dela eta, ebazpena argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

Ikusi da Sheitek Automatización Industrial, S.L.L.ri (B75036442) 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez (2009ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez aldatua) araututako programaren baitan ireki zaion espedientea. Agindu horrek produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa arautu zuen (Gaitek programa).

AURREKARIAK:

2011ko abenduaren 2an, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak Sheitek Automatización Industrial, S.L.L. (B75036442) sozietateari diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori 34.611,62 eurokoa zen, itzuli behar ez zena. Ebazpen haren bidez, halaber, agintzen zen emandako diru-laguntzaren % 70 ordaintzeko –24.228,13 euro–, eta adierazten zen ezen aurreikusitako programa zenbateraino betetzen zen, halako proportzioan ordainduko zela diru-laguntzaren gainerakoa, betiere agiri bidez justifikatu ostean.

Sheitek Automatización Industrial, S.L.L. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean.

Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritzak enpresari idazki bat helarazi zion, Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko (idazkiaren irteera-zenbakia: 432274).

2014ko martxoaren 5ean, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena eman zuen, zeinen bidez ez-betetze espedientea ireki baitzitzaion Sheitek Automatización Industrial, S.L.L. sozietateari, ez zuelako egiaztatu zerga-betebeharrak betetzen zituela.

Sheitek Automatización Industrial, S.L.L. sozietateari ebazpen hori ohiko bidetik jakinarazteko saioek ez zuten aldeko emaitzarik izan, eta, beraz, 2014ko ekainaren 17ko EHAAn argitaratu zen.

Sheitek Automatización Industrial, S.L.L. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Zerga-betebeharrak bete direla egiaztatu beharko da EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengo ekitaldietan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ordutik.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako araubidea, eta, bestetik, kudeaketa parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubide eta obligazioak ezartzen dira. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen du: «Euskal Autonomia Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako dirulaguntzaren edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gerta dadinean: laguntza horretarako eskatu eta eman zen zertarakoetarako ez erabiltzea, dirulaguntza edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea, eskatu zen helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 30ko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Zerga-betebeharrak bete izana ez egiaztatzeagatikSheitek Automatización Industrial, S.L.L. (B75036442) sozietateari irekitako ez-betetze espedientea ebaztea, eta deklaratzea galdu egin duela diru-laguntzatik ordaintzeko dagoen zatia jasotzeko duen eskubidea (10.383,49 euro).

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hara.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (lege hori urtarrilaren 4/1999 Legaz aldatu zen).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 7a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala