Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2014ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4014

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 763/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – ZLUP zibila.

Judizioa: 763/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Fincas Armentia, S.A.

Abokatua: Leyre Apiñaniz Albeniz.

Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.

Demandatua: Manuel Villarroya Lahuerta, Bonifacio Iñaki Varona Gomez Marañon eta Cusarroya Sociedad Cooperativa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan epaia eta argitzeko autoa eman dira, 2014-03-19an eta 2014-04-15ean, hurrenez hurren. Hauek dira epaitza eta xedapenak:

EPAITZA

Partez baiesten dut Fincas Armentia, S.A. merkataritza-sozietateak Carranceja Diez prokuradoreak ordezkaturik aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Manuel Villaroya Lahuerta kondenatzen dut auzi-jartzaileari 9.000 euro ordaintzera, gehi kopuru horren interesak, epai honen hirugarren oinarri juridikoaren arabera kalkulatuak, eta Bonifacio Iñaki Varona Gómez-Marañón eta Cusarroya Sociedad Cooperativa absolbitzen ditut auzi honen xede diren uzietatik.

Lehen auzialdi honetako kostuak ordaintzeari dagokionez, epai honetako laugarren oinarri juridikoan ezarritakoa beteko da.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274 (oharrak: 0072 0000 04 0763 13). Diru-sarreraren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

XEDAPENAK

Prozedura honetan 2014ko martxoaren 19an emandako epaia argitzea erabaki da, ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan zehaztu moduan.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Inpugnatzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, ebazpena jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkari judizialaren sinadura.

Cusarroya Sociedad Cooperativa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala