Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2014ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4013

EDIKTUA, 130/14 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Epaia eman da Olga Hermosilla Hueto, Fabian Ansorregui Garaizabal eta Olatz Ansorregui Hermosillaren aurka, Beatriz Artolazabal Albeniz, Hector Alvaro Alvarez Martinez San Vicente, Francisco Javier Villacian Armentia, Igone Osinaga Elizburu, Oscar Baroja Ortiz de Urbina eta Zuriñe Edurne Rodriguez Zabalak eskatuta, Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegian bideratutako 130/4 prozedura arruntean. Hau diote haren idazpuruak eta epaitzak:

Francisco Javier Pablo Pablo jaunak ikusi ditu, zenbateko bat erreklamatzea dela-eta, banaketako txandaz dagozkion epaitegi honetan bideratutako 130/14 judizio arruntaren autoak, Otero prokuradoreak eskatuta, Héctor Álvarez Martínez de San Vicente, Beatriz Artolazabal Albéniz, Oscar Baroja Ortiz de Urbina, Igone Osinaga Elizburu, Zuriñe Edurne Rodríguez Zabala eta Francisco Javier Villacian Armentiaren izenean eta ordez. Tabara abokatuak lagundu die. Fabián Ansorregui Garaizabal, Olga Hermosilla Hueto eta Olatz Ansorregui Hermosilla dira demandatuak, eta guztiak auzi-ihesean daude.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, zenbateko bat erreklamatzea dela-eta, Otero prokuradoreak jarritako judizio arrunteko demanda, Héctor Álvarez Martínez de San Vicente, Beatriz Artolazabal Albéniz, Oscar Baroja Ortiz de Urbina, Igone Osinaga Elizburu, Zuriñe Edurne Rodríguez Zabala eta Francisco Javier Villacian Armentiaren izenean eta ordez, Tabara abokatuak lagunduta. Fabián Ansorregui Garaizabal, Olga Hermosilla Hueto eta Olatz Ansorregui Hermosilla dira demandatuak, eta guztiak auzi-ihesean daude. Horiek horrela,

1) Fabián Ansorregui Garaizabal jauna honakoak ordaintzera kondenatzen dut:

a) Héctor Álvarez Martínez de San Vicente jaunari eta Beatriz Artolazabal Albéniz andreari 9.143,92 euro.

b) Oscar Baroja Ortiz de Urbina jaunari eta Igone Osinaga Elizburu andreari 1.011,40 euro.

c) Zuriñe Edurne Rodríguez Zabala andreari eta Francisco Javier Villacian Armentia jaunari 1.011,40 euro.

2) Olga Hermosilla Hueto andrea honakoak ordaintzera kondenatzen dut:

a) Héctor Álvarez Martínez de San Vicente jaunari eta Beatriz Artolazabal Albéniz andreari 9.143,92 euro.

b) Oscar Baroja Ortiz de Urbina jaunari eta Igone Osinaga Elizburu andreari 1.011,40 euro.

c) Zuriñe Edurne Rodríguez Zabala andreari eta Francisco Javier Villacian Armentia jaunari 1.011,40 euro.

3) Olatz Ansorregui Hermosilla andrea honakoak ordaintzera kondenatzen dut:

a) Héctor Álvarez Martínez de San Vicente jaunari eta Beatriz Artolazabal Albéniz andreari 9.143,92 euro.

b) Oscar Baroja Ortiz de Urbina jaunari eta Igone Osinaga Elizburu andreari 1.011,40 euro.

c) Zuriñe Edurne Rodríguez Zabala andreari eta Francisco Javier Villacian Armentia jaunari 1.011,40 euro.

Eta hori guztia, PZLeko 576. artikuluan epaiak betearaztearen gainean xedatutakoaren aurka egin gabe.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Fabian Ansorregui Garaizabal demandatukideari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut ediktu hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamalauko uztailaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala