Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2014ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3996

7/2014 FORU ARAUA, uztailaren 10ekoa, enplegua eta ongizatea indartzekoa.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «7/2014 Foru Araua, uztailaren 10ekoa, enplegua eta ongizatea indartzekoa», eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia, 2014ko uztailaren 10a.

Diputatu Nagusia,

MARTIN GARITANO LARRAÑAGA.

HITZAURREA

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013ko aurrekontu ekitaldia 66 milioi euroko superabitarekin ixtea lortu du. Foru Gobernuak zuhurtasunez eta arduraz egindako kudeaketari esker lortu da emaitza hori.

Diru kopuru hori Gipuzkoako herritarrena da. Zentzu horretan, Foru Gobernuak gerakin hori erabiltzea erabaki du pertsonen ekonomia hobetzeko eta ongizatea bermatzeko.

Foru arau honen xedea da 2014ko ekitaldirako kreditu gehigarriak eta konpromisoko kredituak onartzea, 2014ko aurrekontua aldatuz. Kreditu horiek erabiliko dira lurraldearen ekonomiaren, enpleguaren eta pertsonen ongizatearen alde. Horretarako, jarduketa ardatz hauek garatzen dira:

– Azpiegiturak.

– Gizarte politika.

– Mugikortasuna.

– Efizientzia energetikoa.

– Berrikuntza.

2014ko aurrekontuko kreditu gehigarri horiek 2013ko abenduaren 31n bateratutako diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatzen dira. Horri esker, jarduketa estrategikoetarako hainbat baliabide izango dira Gipuzkoako gizartearen mesedetan, lurraldea zerbitzu, azpiegitura eta ekipamendu berriez hornitze aldera.

1. artikulua.– Xedea.

1.– Foru arau honen xedea 2014ko aurrekontuko kreditu gehigarriak eta konpromisoko kredituak onartzea da.

2.– Kreditu horien zenbatekoa 18.995.735 euro da; eta 2014ko kreditu gehigarritan eta 2015eko konpromisoko kreditutan banatuta daude, ondorengo bost jarduketa ardatz hauetan, I. eranskinean xedatutakoaren arabera:

– Azpiegiturak.

– Gizarte politika.

– Mugikortasuna.

– Efizientzia energetikoa.

– Berrikuntza.

2. artikulua.– Kreditu gehigarriak.

Onartu egiten dira, 15.000.000 eurotan, Gipuzkoako 2014ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2013ko abenduaren 23ko 9/2013 Foru Arauan onartutako aurrekontuaren kreditu gehigarriak, II. eranskinean jasotakoari jarraituz.

3. artikulua.– Konpromisoko kredituak.

Onartu egiten da 3.995.735 euroko konpromisoko kreditu berriak Gipuzkoako 2014ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2013ko abenduaren 23ko 9/2013 Foru Arauan onartutako aurrekontuan sartzea. Kreditu horiek 2014aren ondorengo aurrekontu ekitaldietan duten xehakapena III. eranskinean dago jasota.

4. artikulua.– Kreditu gehigarriaren finantzaketa.

Foru arau honetan onartutako kreditu gehigarriak 2013ko abenduaren 31n bateratutako diruzaintza gerakinaren bidez finantzatuko dira; horren xehakapena IV. eranskinean dago jasota.

5. artikulua.– Finantza eta Aurrekontu Araubidearen Foru Arauaren mugen salbuespenak.

1.– Foru arau honetan onartzen diren kreditu gehigarriek indarrean dagoen aurrekontuaren hasierako kredituen izaera izango dute; eta kreditu transferentzia bidez transferitu ahal izango dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko 2007ko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak 56.1.a) artikuluan jasotakoaren arabera.

2.– 2013ko abenduaren 23ko 9/2013 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2014. urterako Aurrekontu Orokorrak onartzekoak, 11. artikuluan jasotako muga foru arau honetan onartutako konpromisoko kredituen % 10 gehitzen da.

6. artikulua.– Onartutako kreditu gehigarrien eta konpromisoko kredituen aurrekontu aldaketen araubidea.

Kreditu aldaketen xedapen arautzaileak hauexek izango dira: 2007ko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubidearena; eta 2013ko abenduaren 23ko 9/2013 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2014. urterako Aurrekontu Orokorrak onartzekoa.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Batzar Nagusiei berri ematea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak foru arau honetan aurreikusitakoari jarraikiz egindako jarduketen berri emango die Gipuzkoako Batzar Nagusiei.

AMAIERAKO XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala