Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2014ko maiatzaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1966

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 15ekoa, Trafikoko zuzendariarena, zeinarekin Trafikoko lurralde-arduradunei eskuordetzan eskumenak ematen baitzaizkie.

Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra onartzen duen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuko 39. artikuluan aurreikusi zirkulazioaren mugak, urtero ezartzen dira ondoko ebazpenaren bitartez: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak emandako ebazpen batez, betiere bat etorriaz sail horren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuko 16.3.e) artikuluan xedatutakoarekin.

Aipatu 39. artikuluko 5. paragrafoan aurreikusten da ezen, errekonozitutako urgentziazko kasuetan, mugak ezarri zituen agintaritzak ibilgailuen zirkulaziorako baimen bereziak eman ditzakeela, betiere ezarritako murrizketako epe eta ibilbideen barruan; hartarako, murrizketako epe eta ibilbideetan joan-etorriak egin beharra justifikatu delarik.

Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuko 16.3.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza da organo eskuduna ondoko instrukzioak emateko: obrak direla-eta trafikoa kontrolatu, kudeatu eta erregulatzearren, Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorreko 139.3 artikuluan ezarritakoak.

Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorreko 39. artikuluko 5. paragrafoan aurreikusi baimen berezien kasuan, eta bai aipatu erregelamenduko 139.3 artikuluan ezarritako instrukzioen kasuen ere, badira azkartasunaren eta antolaketa-eraginkortasunaren arloko arrazoi tekniko batzuk, zeintzuk komenigarri egiten baitute Trafikoko lurralde-arduradunei eskuordetzan eskumenak ematea, betiere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 13. artikuluarekin bat etorriaz.

Eta guzti hori dela-eta, Zuzendaritza honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Trafikoko lurralde-arduradunei eskuordetzan ematea honako ahal hau: murriztutako epe eta ibilbideetan zirkulatzeko baimenak emateko dena –trafikoa erregulatzeko neurri bereziak ezartzeko urtero emandako ebazpenaz egiten dira murrizketa horiek.

Bigarrena.– Trafikoko lurralde-arduradunei eskuordetzan ematea honako ahal hau: trafikoaren kontrola, kudeaketa eta erregulazioari dagokionez instrukzioak emateko dena; betiere, enpresa esleipendunek edo bidearen titularraz beste erakunde batzuek errepidean obrak egiten badihardute.

Hirugarrena.– Eskuordetzea hau dela-eta hartzen diren ebazpenetan jaso egin beharko da zirkunstantzia hori.

Laugarrena.– Eskuordetzea hau gorabehera, Trafiko Zuzendaritzak edozein unetan galdeka dezake edozein espedienteren berri izatea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 15a.

Trafikoko zuzendaria,

GARBIÑE SÁEZ MOLINUEVO.


Azterketa dokumentala