Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2014ko apirilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1933

AGINDUA, 2014ko apirilaren 7koa, Osasuneko sailburuarena, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Osasuneko sailburuaren 2011ko irailaren 7ko Aginduaren bidez, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea sortu zen (2011ko irailaren 29ko EHAA, 186. zk.). Organo aholku-emaile gisara sortu zen, txertoen arloan aholku teknikoak emateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez (dekretu horren bidez, Osasun Saileko aholku-batzordeen araubidea ezartzen da).

Artikulu horren 3. artikuluan ezartzen zenaren arabera, honela osatuta egon behar zuen batzordeak: lehendakari bat, eta, gehienez ere, 11 batzordekide.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko irailaren 8ko Aginduaren bidez (2011ko irailaren 30eko EHAA, 187. zk.), batzorde horretako kideak izendatu ziren.

Osasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 24ko Aginduak aldatu egin du 2011ko irailaren 7ko Agindua; hain zuzen ere, handitu egin du batzordekide-kopurua, eta, beraz, agindu horren 3. artikuluak ezartzen du batzordea nola osatuta egongo den: lehendakari bat, eta, gehienez ere, 15 batzordekide.

Horregatik, izendapen horiek egokitu egin behar dira 2011ko irailaren 7ko Aginduko aurreikuspenetara.

Adierazitako guztiarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jarraian adierazten diren pertsonak Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordeko kidearen kargutik kentzea, bakoitzak daukan izaera eta ordezkaritzaren arabera: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioen ordezkari jarduten duten bokal gisa: Rafael Hernández Palacios eta Mercedes Zabala Garmendia; Pediatriako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari jarduten duen bokal gisa, Javier Aristegui Fernández; eta Osasun Sailaren eta Adikzioen ordezkari gisa jarduten duen bokal gisa: Miren Dorronsoro Iraeta.

Bigarrena.– Jarraian adierazten diren pertsonak izendatzea Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordeko kide, bakoitzak daukan izaera eta ordezkaritzaren arabera: Pediatriako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari jarduten duen bokal gisa: Elisa Garrote Llanos; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioen ordezkari jarduten duten bokal gisa: Koldo Aguirrebengoa Ibarguren, Jesús Alustiza Martínez, Estibaliz Onis Gonzalez, Joseba Portu Zapirain eta M.ª Asunción Ibarra Cárcamo; eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari jarduten duten bokal gisa: Jone Miren Altzibar Arotzena eta Rosa Sancho Martínez.

Hirugarrena.– Txertaketetarako Aholku Batzordearen osaera eguneratzea, zeina honela osatuta egongo baita:

Lehendakaria:

Itziar Astigarraga Aguirre.

Bokalak:

Pediatriako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaria:

Elisa Garrote Llanos.

Lehen Mailako Laguntzako Pediatriako EAEko Erakundearen ordezkaria:

Arrate Bengoa Gorosabel.

Familia- eta Komunitate-Medikuntzako Euskal Erakundearen ordezkaria (Osatzen):

Estibaliz Alonso Saratxaga.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioen ordezkaria:

Emilio Pérez-Trallero.

Margarita Viciola García.

Itziar Pocheville Guruzeta.

Koldo Aguirrebengoa Ibarguren.

Jesús Alustiza Martinez.

Estibaliz Onis Gonzalez.

Joseba Portu Zapirain.

M.ª Asunción Ibarra Cárcamo.

Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak izendatuta:

José M.ª Arteagoitia Axpe (idazkari-lanak ere egingo ditu).

José Luis Arroyo de Diego.

Jone Miren Altzibar Arotzena.

Rosa Sancho Martínez.

Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 7a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala