Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2014ko apirilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1932

AGINDUA, 2014ko apirilaren 25ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzekoa.

Behin baino gehiagotan aldatu izan da Herrizaingoko sailburuaren Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onartzeko 1997ko abenduaren 31ko Agindua, izan ere, lanpostuak egokitu behar izan dira garai hartan konfiguratutako sailek osatu izan duten egitura aldatu behar izan den bakoitzean.

2013ko azaroaren 20ko Aginduak Ertzaintzari bestelako egitura eman zion, Horizonte 2016 zeritzon Plan Estrategikoak markatu zuen lan-ildoaren ondotik, eta, ordutik aurrera, asko aldatu zen antolaketa Ertzaintzaren barruan.

Agindu honek berriz ere Ertzaintzako lanpostuak aldatzeko asmoa dauka, baina alderdi teknikotik baino ez, lau alor landuz:

Lehenbizi, Inteligentzia Bulego Nagusiaren eta Lurraldeko Inteligentzia Bulegoaren arteko kudeaketa-lana egiten duten zentroak aldatuko dira.

Bigarrenik, egitura osoko alderdi guztietako unitate-dotazio batzuk amortizatu, sortu eta aldatuko dira, unitate horietako bakoitzari agindutako eskumenak behar bezala garatzeko beharrezko efektiborik ez dadin falta.

Hirugarrenik, unitate zentraletako lanpostu jakin batzuen destinoko zentroa aldatuko da.

Azkenik, lanpostu jakin batzuetarako orain arte eskatzen zen hizkuntza-gaitasuna aldatuko da, lanpostu horretarako funtzio eta zereginak ondo betetzeko hizkuntza konplexuagoa behar dela ikusita: derrigortasun-datak egokitu egingo dira, dotazio batzuen amortizazioaren ondorioz edo dagoeneko derrigortasun-data jarrita zeukaten hizkuntza-gaitasuna aldatzearen ondorioz; eta lanpostu berriak erreserbatuko dira bigarren jarduerako egoera administratiboan dauden langileek bete ditzaten, egoera horretara pasa diren edo pasaraziko diren funtzionarioen egoera konpontzeko.

Hala bada, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak dagoeneko beren txostena eman dutenez, eta Euskadiko Poliziaren 4/1992 Legearen 103. artikuluak jasotzen duen negoziazio-mahaiak bere lana egin ondoren, honakoa

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Kentzeak.

Kendu egiten dira I. eranskineko zerrendan agertzen diren dotazioak.

2. artikulua.– Sortzeak.

Sortu egiten dira II. eranskineko zerrendan agertzen diren dotazioak.

3. artikulua.– Aldaketak.

Onartu egiten dira III. eranskineko zerrendan agertzen diren Ertzaintzako lanpostu-zerrendan egin diren aldaketak.

4. artikulua.– Hizkuntza-eskakizunen berresleipena eta 1. hizkuntza-eskakizunen derrigortasun-daten berresleipena.

2. hizkuntza-eskakizuna ezarri egiten zaie, zenbait derrigortasun-data kendu eta 1. hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data berresleitu egiten zaie IV. eranskinean aipatzen diren lanpostuei/dotazioei.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 25a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala