Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2014ko apirilaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1928

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 31koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2013. urteko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen I. Lehiaketaren sariduna nor den argitaratzen duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko irailaren 10eko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2013. urterako Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen I. Lehiaketarako (2013ko urriaren 17ko EHAA, 199. zenbakia).

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko urriaren 1eko Ebazpenaren bidez, argitaratu zen aurkeztutako kandidaturak ebaluatu eta aztertzeko ardura izango zuen Hautaketa Batzordearen osaera (2013ko azaroaren 6ko EHAA, 211. zenbakia).

Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak berariazko ebazpena emango du saritutako hautagaiak zeintzuk izan diren adierazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzeko; eta horrela, lehiaketa-prozesua amaituko da.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Saria ematea Irati Fernández Pujana andreak aurkeztutako hautagaitzari, hain zuzen ere, «Feminismo y Maternidad. ¿Una relación incómoda? Conciencia y estrategias emocionales de mujeres feministas en sus experiencias de maternidad» izeneko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanari. Lan hori 2013. urteko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen I. Lehiaketan aurkeztu zen.

Bigarrena.– Hautagaitzaren saridunari hilabeteko epea ematea, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, ikerlanaren behin betiko testua euskarri digitalean aurkezteko. Hala egiten ez badu, sariari uko egiten diola ulertuko da.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epea ematea sarituak izan ez diren ikerketa lanen egileei, lanak berreskura ditzaten. Hilabete igaro ondoren, Administrazioa ez da jaso ez diren lanen erantzule izango.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 31.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala