Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5446

AGINDUA, 2013ko azaroaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zarauzko (Gipuzkoa) «Kame» Musika Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Aztertuta geratu da Zarauzko (Gipuzkoa) «Kame» Musika Eskola Pribatuaren ordezkariak ikastetxearen titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Kame» Musika Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematea: egun titulartasuna «Karmelo Mendizabal» jaunak du eta aurrerantzean «Karmel Bedita Mendizabal Irigoien y otra C.B.» ondasun-erkidegoak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen betebehar eta eskubide guztiak. Ikastetxe horren helbidea Egaña kalea 9, Zarautz (Gipuzkoa) da, eta kode-zenbakia 20008246 du.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, baina horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek 2013ko azaroaren 1etik aurrera ekarriko ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 27a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala