Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2013ko abenduaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5444

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 14koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bitartez EAEko nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzen 2013ko deialdia ebazten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzak jaso ahal izateko aurkeztu diren eskabideak aztertu dira. Laguntza horiek azaroaren 16ko 302/2010 Dekretuaren bidez aurreikusi ziren, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez iragarri.

Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 eta Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Europako Erregelamendu komunitarioek beste zenbaiten artean ezartzen dute LGENF funtsak eta landa-garapen iraunkorra lortzeko laguntza komunitarioen esparrua. Laguntza horien artean daude azaroaren 16ko 302/2010 Dekretuak nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzak.

Aipatutako erregelamendu komunitarioen arabera, LGENF funts komunitarioari dagokio finantzaketa komunitarioa.

Urriaren 3ko 194/2006 Dekretuarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokio LGENF funts komunitarioaren kontura finantzaturiko gastuak ordaintzea, erakunde horrek bakarrik baitauka horretarako eskumena.

Balorazio-batzordeak proposamena egin du eta, proposamen hori egiteko, nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko 2010eko azaroaren 16ko 302/2010 Dekretuak xedatutakoa kontuan hartu du.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei diru-laguntzarik ez ematea; nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntza horiek 2010eko azaroaren 16ko Dekretuan jasota daude, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez iragarri ziren.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 14a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala