Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
5433

IRAGARKIA, honako iragarkia hau zuzentzen duena: «Iragarkia, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren bulegoak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko zerbitzu-kontratuari dagokiona (Espedientea: 2013/54)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzera bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

«Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren bulegoak garbitzeko zerbitzua» kontratatzeko zerbitzu-kontratuari dagokion Iragarkiaren testuan era horretako erroreak atzeman dira (Espedientea: 2013/54; 2013ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 227. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

5. atalean (Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua), honela dio:

«a) Zenbateko garbia: 70.000 euro/hileko».

Baina honela esan behar du:

«a) Zenbateko garbia: 7.000 euro/hileko».

Aldaketa horren ondorioz, epeak luzatu, eta honela gelditzen dira:

Eskaintzak aurkezteko mugaeguna: 2013ko abenduaren 30eko 12:00ak baino lehenago.

C gutun-azala irekitzeko eguna: 2014ko urtarrilaren 7an, 12:00etan.

B gutun-azala irekitzeko eguna: 2014ko urtarrilaren 9an, 12:00etan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 10a.

HKEEren idazkari nagusia,

TERESA CRESPO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala