Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5410

EBAZPENA, 2013ko urriaren 29koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2014ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

Uretako eta urpeko kiroletako irakaskuntzako funtzio eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzearen inguruan Eskualdaketen Batzorde Mistoak 1994ko maiatzaren 31n hartu zuen erabakia onesten duen uztailaren 12ko 290/1994 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, zuzendaritza honek, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 21. artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Jarraian adieraziko diren tituluak lortzeko 2014an egin beharreko teoriaren eta praktikaren azterketetarako deialdiak egitea:

Teoriaren azterketak:

1. deialdia.– 2014ko otsailaren 3tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

2. deialdia.– 2014ko maiatzaren 12etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

e) Uretako motoko patroia.

3. deialdia.– 2014ko irailaren 22tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

4. deialdia.– 2014ko azaroaren 19tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

e) Uretako motoko patroia.

Praktikaren azterketak:

Deialdi bakarra.– 2014ko ekainaren 16tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

Azterketen data zehatzak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailaren (www.nasdap.net) web orrian iragarriko dira azterketak egin baino aste bete lehenago.

Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– 1.– Honelaxe egingo dira azterketak:

a) Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak Euskal Herriko Unibertsitateak Portugaleten (Bizkaian) daukan Nautika eta Itsasontzi Makinariaren Goi-eskola Teknikoan egingo dira, hortxe bakarrik.

b) Azterketa teorikoen bigarren eta laugarren deialdiak Pasaian (Gipuzkoa) «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHIn bakarrik egingo dira.

Nolanahi, azterketa guztiak horretarako eratutako Epaimahaiak ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, ebazpen honen 5. oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa hartu behar da kontuan.

2.– Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alor honetako arauekin bat etorriz.

3.– Titulazio bakoitzerako praktikaren azterketak bi zati izango ditu: nabigazioaren praktika eta segurtasunaren praktika.

4.– Eskabidea ebazpen honen eranskineko ereduan aurkeztu behar da.

5.– Eskabidearekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. Eskatzailea adingabea balitz (16 urteak beteta izanik betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.

– NANeko argazkiaren neurriko argazki bat (praktikaren azterketarako bakarrik).

– Euskadiko Kutxaren 3035 0010 81 0100051740 kontu-zenbakian azterketa egiteko eskubideak ordaindu izanaren jatorrizko ordainagiria. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren arabera egingo da ordainketa, aurrekontuen araudian jasotako eguneratzea aintzat hartuz. Honako hauek dira prezioak:

(Ikus .PDF)

– Ziurtagiri medikoa (3200/2007 FOM Aginduaren 18. artikuluaren araberakoa). 2010eko urtarrilaren 11ko ebazpenak egiaztatuko du: gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko inprimaki ofizialean, gidabaimena luzatzeko eskatzen diren baldintzen arabera (ez da azterketa medikorik egin behar, baldin eta edozein titulu atera edo berritu denetik, edo agindu honek arautzen duen gaiaren inguruko edozein azterketa egin denetik bi urte baino gutxiago igaro bada). Indarrean dagoen ibilgailu motordunen gidabaimena lortu edo berritu dutenetik 2 urte baino denbora gutxiago igaro dela egiaztatu nahi duten hiritarrek aipatutako gidabaimenaren kopia bat eta koloreak (batez ere berdea eta gorria) ezberdintzeko duten gaitasuna bermatzen duen ikusmen azterketa, gidarientzako azterketa-zentro baimendu batek egina, aurkeztuko dituzte.

Aurreko paragrafoan aipatutako jatorrizko ziurtagiriaren ordez, ontziratzeko beharrezko diren azterketa medikuen fotokopia kautotua aurkezteko aukera izango da, Itsasoko Gizarte Institutuak emana, edo eskatzaile militarrak nabigatzeko gaitasuna baduela egiaztatzen duten egiaztagiri medikuak, mediku militarrek emanak.

– Azkena egindako azterketaren ziurtagiria, izangaiek beren burua aurkezten duten titulazioko programaren zati bat jada gainditu badute.

– Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko patroirako azterketara aurkezteko.

– Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen gordekina, yateko kapitainerako azterketara aurkezteko.

6.– Halaber, izangaiek ondoren azaltzen diren dokumentu, material eta tresna eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketen arabera:

– Oinarrizko nabigaziorako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, boligrafoa eta azterketa egiteko beharrezko den materiala.

– Aisialdirako ontzietarako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.

– Yateko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.

– Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, eta zinematikari eta nabigazio ortodromikoari buruzko ariketak eta astronomiako kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2014ko almanakea barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.

7.– Eskabideak honako epe hauen barruan aurkeztuko dira:

Teoriaren azterketak:

– 1. deialdia, 2014ko otsailean: 2014ko urtarrilaren 13tik 17ra bitartean, biak barne.

– 2. deialdia, 2014ko maiatzean: 2014ko apirilaren 7tik 11ra bitartean, biak barne.

– 3. deialdia, 2014ko urrian: 2014ko irailaren 1etik 5era bitartean, biak barne.

– 4. deialdia, 2014ko azaroan: 2014ko urriaren 27tik 31ra bitartean, biak barne.

Praktikaren azterketak:

Deialdi bakarra, 2014ko ekainean: hona matrikula-eskaerak aurkezteko epea: 2014ko ekainaren 2tik 6ra bitartean.

8.– Azterketetan parte hartzeko eskabideak ondoko administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango dira:

a) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila. Eusko Jaurlaritza. Donostia kalea 1. Vitoria-Gasteiz.

b) «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHI. Marinelen kalea 2. Pasai San Pedro (Gipuzkoa).

c) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Easo 10. Donostia-San Sebastián.

d) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saileko Arrantza Egituren Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Concha Jeneralaren kalea 23, 2. solairua. Bilbao.

9.– Eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroko deialdi batean parte hartzeko ezinbestekoa da eskabide berria aurkeztea, bigarren oinarriko 3. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera. Osasun-ziurtagiri hori ez zaie eskatuko titulu zaharragoa (edo aldez aurretiko azterketa-ziurtagiria) daukatela frogatzen duten pertsonei, deialdiko egunaren aurreko 2 urteen barruan eskuratu edo berriztatu badute.

10.– Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean oso arrazoi larriak ez badira behintzat (eta horiek epaimahaiaren aurrean behar bezala frogatzen ez badira).

Bigarrena.– Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak izendatuko ditu.

Hirugarrena.– Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulazio guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere betez. Era berean, behar den denborarekin, zentro bakoitzeko iragarki-oholean, titulazioetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera eta onartuen eta baztertuen zerrendak adieraziko dituzte.

Laugarrena.– Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saileko web orrian ere kontsultatu daiteke: www.nasdap.net

Izangaiek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epearen barruan. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.

Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.

Epaimahaietako idazkariek, interesdunek hala eskatuz gero eta epaimahaiko buruak ontzat emanez gero, ziurtagiri indibidualak emango dituzte yateko patroi eta yateko kapitain tituluetako probak gainditu dituzten izangaientzat, azterketekin beste autonomia-erkidego batean jarraitu nahi badute.

Bosgarrena.– Deialdi honen aurka eta beraren ondoriozko egintza administratibo guztien aurka jo ahal izango da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako modu eta kasuetan, 4/1999 Legeak emandako idazkuntzaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 29a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala