Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4887

EBAZPENA, 2013ko urriaren 21ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena. Honen bidez, jakinarazten da aurrekontu-zuzkidura handitu egin dela garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez, arautzen da nola eman diru-laguntzak garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 3. artikuluak hurrengoa arautzen du:

1.– Lehenengo artikuluan adierazitako ekintza espezifikoetarako aurrekontu-zuzkidura, guztira, bi milioi (2.000.000) eurokoa izango da, hargatik eragotzi gabe agindu honetako xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzea. Zenbateko hori honela banakatzen da:

1.1.– Lurzoru kutsatuen lerrorako: gehienez, seiehun mila (600.000) euro erabiliko da.

1.2.– Atmosferaren lerrorako: gehienez, seiehun mila (600.000) euro erabiliko da.

1.3.– Biodibertsitatearen lerrorako: gehienez, seiehun mila (600.000) euro erabiliko da.

1.4.– Eskola 21 Agendaren lerrorako: gehienez, berrehun mila (200.000) euro erabiliko da.

2.– Eskabiderik ez dagoelako edo baldintzak betetzen ez direlako aipatutako jardun-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio, agindu honetako 13. artikuluan aurreikusitako organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenari jarraikiz. Inguruabar hori Ingurumeneko sailburuordeak diru-laguntzak emateko egiten duen ebazpenean aipatuko da.

Agindu horren Xedapen Gehigarriak xedatutakoaren arabera 3. artikuluan ezarritako zenbatekoak handitu ahal izango dira, eskatutako diru-laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan harturik, betiere Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzean agortu ez den aurrekontu-baliabiderik izanez gero, eta laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Ingurumeneko sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri.

Diru-laguntza horien erakunde onuradun posibleek aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, ikusi da aurkeztutako proiektuei esleitu beharreko guztizko kopurua 5.522.441 eurokoa izango litzatekeela, betiere eskatu ahal zaien gehieneko puntuazioa lortuko balute. Gainera, kontuan hartuta Sailaren laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak daudela, hasiera batean zehaztutako mailegua handitzea erabaki da garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko programarako.

Ildo horretatik, seiehun mila euro (600.000) gehiagoko gastua baimendu da, diru-laguntza horiek kopuru berdinetan (200.000 euro lerroko) banatzeko lurzoru kutsatuen, atmosferaren eta biodibertsitatearen lerroen artean, deialdiaren aginduaren 3. artikuluak hasieran esleitutako kopuruak jardun-lerroen artean aldatzeari buruz ezarritakoa gorabehera.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduak ezarritakoa betetzeko, bidezkoa da argitara ematea aurrekontu-zuzkidura handitu egin dela garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduak ezarritakoarekin bat, organo honek eskumena du ebazpen hau emateko.

EBAZTEN DUT:

1.– Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituen udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko dagoen aurrekontu-zuzkidura handitzea, guztira bi milioi eta seiehun (2.600.000) euroko aurrekontua dago, deialdiaren aginduaren 3. artikuluak hasieran esleitutako kopuruak jardun-lerroen artean aldatzeari buruz ezarritakoa gorabehera. Zuzkiduraren kopuru osoa horrela banakatuko da:

– Lurzoru kutsatuen lerroa: gehienez, zortziehun mila (800.000) euro erabiliko da.

– Atmosferaren lerroa: gehienez, zortziehun mila (800.000) euro erabiliko da.

– Biodibertsitatearen lerroa: gehienez, zortziehun mila (800.000) euro erabiliko da.

– Eskola 21 Agendaren lerroa: gehienez, berrehun mila (200.000) euro erabiliko da.

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

3.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta, ondorioz, interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 21a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSE ANTONIO GALERA CARRILLO.


Azterketa dokumentala