Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2013ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4881

AGINDUA, 2013ko urriaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Agindu honen bidez, ezarri egiten da zein epetan eta non aurkez daitezkeen eskaerak, 2007ko maiatzaren 2ko Aginduan agiriak idazteko eta obrak egikaritzeko ezarritako laguntzak eskatzeko. Agindu horren bidez, arautu egiten da Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak emateko modua (agindu hori Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urriaren 23ko Aginduak aldatu zuen).

Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen 2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren 4. artikuluak ezartzen duenez (agindu hori Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urriaren 23ko Aginduak aldatua), dagokion laguntza-deialdia egingo da, etxebizitza-arloko eskumena duen sailburuaren aginduz.

Aipatzekoa da deialdi hori partziala dela, zeren eta 2007ko maiatzaren 2ko Agindu horren 1.1 artikuluan aipatutako dokumentuak idazteaz besterik ez baita ari. Obrak egiteko deialdia beste ekitaldi baterako uzten du, orduan aurrekontu-zuzkidura handiagoa izango delakoan.

Aipatutakoaren arabera, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen 2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren 1.1 artikuluan aipatzen diren dokumentuak idazteko laguntzetarako deialdia egitea.

2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren 1.1.a) artikuluko 2., 3. eta 4. puntuetan eta 1.1.b) artikuluko 4., 5. eta 6. puntuetan aipatutako obra-proiektuak idazteko laguntzak emateko, honako hau bete beharko da: agindu hau argitaratu aurretik, proiektu horietan garatutako eremuak Birgaitze Integratuko Area edo Bizitegi area Degradatu deklaratu izana, buletinetan argitaratutako agindu baten bitartez.

Agiriak idazteko aurreikusitako laguntzen eskaerak aurkezteko hogei eguneko epea izango da, agindu hau indarrean hasten den egunaz geroztik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Laguntza horiek emateko 330.000 euro bideratuko dira guztira, eta honela banatuko dira:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– 1.– Baliabide elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko.

2.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta bestelako eskariak eta ereduak izapidetzeko jarraibideak Euskadi.net-eko egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira, honako helbide hauetan:

https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2013/rehabilitación ARI AD/

https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2013/ BIA AD birgaitzea/

3.– Eskaeraren ondoko izapideak http://www.http://www.euskadi.net/misgestiones bide elektronikoaren bitartez egingo dira.

4.– Erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz zein gaztelaniaz aurkezteko aukera izango dute. Orobat, prozeduran zehar, pertsonak edo erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

5.– Eskaerekin batera 2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren II. eranskinean aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar da. Etxebizitza Zuzendaritzak atzematen badu aurkeztutako eskaeran hutsegiteren bat edo zehaztu gabeko zerbait dagoela edo aurkeztu beharreko agiriren bat falta dela, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio arazoa konpontzeko edo falta dena aurkezteko; hori egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela adieraziko dio.

Laugarrena.– Honako pertsona hauek osatutako dute balorazio-batzordea:

– Ignacio Basáñez Alfonso, Etxebizitzako zuzendaria; Batzordeko burua.

– Agustín Abia Perucha, Lurralde Antolamenduko arduraduna.

– Rosa Razkin Senar, Lurralde Antolamenduko arkitektoa, Batzordeko idazkaria.

Bosgarrena.– Prozeduraren gehieneko iraupena amaitutakoan, interesdunei esanbidezko ebazpenik jakinarazi ez bazaie aurkeztutako eskaerei dagokienez, eskaera horiek atzera bota direla hartuko da aintzat, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoa betez.

Seigarrena.– Onuradunek zortzi hilabeteko epea izango dute inbertsioak gauzatzeko, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten zaien egunetik zenbatzen hasita; Birgaitze Plan Berezien kasuan, ordea, epea hogeita lau hilabetekoa izango da. Jarduerak deialdiaren ebazpena argitaratu ondoren hasi beharko dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 24a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala