Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2013ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4459

IRAGARKIA, interesdunei Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 11ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, Karrantza Haranan (Bizkaia) den Portillo Txaleta, Kultura Ondasun gisa, monumentu izendapenez, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu da.

Aipatu agindua interesdunei jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluarekin bat etorriz saiatu arren, ezin izan da jakinarazpena gauzatu; beraz, lege horren 59.4 artikuluarekin bat etorriz

EBAZTEN DUT:

Honako zerrenda honetan agertzen diren interesdunei Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 11ko Aginduaren berri ematea (uztailaren 24ko EHAA, 141. zk.). Agindu horren bidez, Karrantza Haranan (Bizkaia) den Portillo Txaleta, Kultura Ondasun gisa, monumentu izendapenez, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzen da.

Interesdunen zerrenda:

– Primitivo Sainz Rivera jauna.

Iragarki hau Euskal Herriko Arduralaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako salan bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 24a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala