Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4286

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1173/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian 1173/12 prozedura arrunta bideratu da, Cervezas Universales, S.A.U.k S.L.k eskatuta, Betilar Distribucion de Bebidas, S.L.ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

79/13 EPAIA

Epailea: Marta Fernandez Molina.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: bi mila eta hamahiruko apirilaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Cervezas Universales, S.A.U.

Abokatua.

Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.

Alderi demandatua: Betilar Distribucion de Bebidas SL.

Abokatua.

Prokuradorea:

Judizioko gaia: kontratuak, oro har.

EPAITZA

Auzi-ihesean den Betilar Distribución de Bebidas, S.L.ren aurka, de Cervezas Universales, S.A.U.ren izenean eta ordez Blanca Olatz García Rodrigo epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut.

Cervezas Universales, S.A.U.ri honako hauek pagatzera kondenatzen dut Betilar Distribución de Bebidas: 41.531’18 euro, gehi demanda aurkeztu zenetik (2012-07-30etik) ebazpen honen egunera arteko interes legezkoa (diruarena).

Epaia betearazteari dagokionez, ateratzen den diru-kopuru likidoak sortuko ditu Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan aurreikusitako interesak, ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin arte, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau, eta, orobat, ebazpen horren aurka apelazio errekurtsoa aurkez dezaketela hura eman duen auzitegiaren aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako 20 eguneko epearen barruan.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Betilar Distribucion de Bebidas, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko ekainaren hamalauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala