Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4285

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 211/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Adostasunik gabeko 211/12 dibortzioa.

Demandatzailea: Oihana Maiz Gomez.

Abokatua: Ignacio Jose Azkona Maiz.

Prokuradorea: Mendavia.

Demandatua: Alberto Jesus Alvarez Miranda.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Ohiana Maiz Gómezek –epaitegietako prokuradore Fernando Mendaviak ordezkatuta– Alberto Jesús Alvarez Miranda auzi-iheslariaren aurka aurkeztutako demanda. Hori dela-eta, auzilariek egindako ezkontza desegindakotzat jotzen dut, baina kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen, eta honako neurri hauek hartzea erabaki da:

1.– Ezkontzako erregimen ekonomikoa desegindakotzat jotzen da KZko 95. artikuluaren arabera.

2.– Ezkontza-etxebizitzaren erabilera Ohiana Maiz Gomezi izendatzen zaio.

3.– Ezkontideek erdibana ordainduko dute etxebizitzaren hipoteka mailegua. Senarrak zorrean dituen atzerapen guztiak –irabazizko ondasunen sozietatean kreditatutakoak– ordaindu beharko ditu.

4.– 2010eko urritik hona sortutako obligazio ekonomiko guztiak –likidazio aldian zehazten direnak– ordaindu beharko dizkio demandatuak demandatzaileari.

Epai hau ez da irmoa.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1959 0000 33 021112. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alberto Jesus Alvarez Miranda demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2013ko uztailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala