Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4283

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 285/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 285/11 prozedura bideratu da (ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak), Carola Lopez Poncek eskatuta, Nestor Ayala Escaleraren aurka, haurren mantenu-neurriei buruz. Prozedura horren gainean epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

99/13 EPAIA

Epailea: Meritxell Quella Fortuño andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko ekainaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Carola Lopez Ponce.

Abokatua: Inmaculada Nistal Llamazares.

Prokuradorea: Nuria Vega Suarez.

Alderdi demandatua: Nestor Ayala Escalera.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: Elikagaiak senideen artean.

EPAITZA

Zati batez baiesten dut guraso eta seme-alaben arteko neurrien gaineko demanda, zein Carola López Poncek prozesuan duen ordezkariak aurkeztu baitu Nestor Ayala Escaleraren aurka; eta, ondorioz,

honako neurriak hartzen ditut:

XXXX adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaio, hots, Carola López Ponceri, eta guraso-ahala, berriz, aitak eta amak izango dute, erdibana.

Nestor Ayala Escalerak, honako bisita erregimena izango du:

Igande batean bai –eta bestean ez– aitak adingabekoa amaren bizilekuan har dezake goizeko 10:00etan, eta arratsaldeko 17:00etan itzuli. Gabonetako eta Aste Santuko oporretan, amak oporren erdia egingo du adingabekoarekin, eta aitak beste erdia, txanda urtero aldatuz. Udako oporretan adingabekoak hil bat egingo du guraso bakoitzarekin, eta hurrengo urtean aldatu egingo dute hil hori, txandakatuz.

Nestor Ayala Escalerak, bere seme adingabearen elikadura dela-eta, unean-unean dituen diru sarreren % 25 ordainduko du, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan. Gutxienez, 150 euro ordainduko ditu, eta zenbateko hori KPIren arabera eguneratuko da. Zenbateko hori hilero ordaindu beharko da, aurreratuta, López andrearen titularitateko kontuan.

Seme adingabearen aparteko gastuak aitak eta amak ordainduko dituzte, erdibana.

Ez da hartzen kostuen gaineko erabakirik.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta, orobat, jakitera eman epai hori ez dela irmoa. Beraren aurka, apelazio-errekurtsoa jarri ahalko da, Probintzia Auzitegiari zuzenduta (Prozedura Zibileko Legearen 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457. artikulua).

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epai honen testigantza oinarri dituen autoetara emango da.

Nestor Ayala Escalera demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko ekainaren hogeita seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala