Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2013ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4282

EDIKTUA, jabetza horizontalaren gainean bideratutako 74/13 prozedura monitorioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzeko eta Ander Ollaquindia Theys jaunaren aurka, Jabetza horizontalaren gainean bideratutako 74/13 prozedura monitorioan, Errenteriako Erramon Astibia kaleko 19-21-23-25-27 zenbakietako Jabekideen Erkidegoak eskaturik, 322/2013 Dekretua eman da, zeina hauxe baita hitzez hitz:

XEDAPENAK

1.– Erkidegoari zor dizkion kuotak direla-eta 1.917,52 euro eta ordainketa aurreko errekerimendu-gastuak direla 17,96 euro erreklamatzeko, Ander Ollaquindia Thies jaunaren aurka, Errenteriako Erramon Astibiako kaleko 19-21-23-25-27 zenbakietako Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordez, Emma Guerrero Azañedo prokuradoreak eskatutako prozesu monitoria amaitu dela erabakitzen da.

2.– Zorduna, halaber, abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera kondenatzen da, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– Errenteriako Erramon Aastibiako kaleko 19-21-23-25-27 zenbakietako Jabekideen Erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpen-agindua eska dezan, eta, halaber, ohartarazi bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino handiagoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, diru-kopuru hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. Kontuaren zenbakia da. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut.

Ander Ollaquindia Theys demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko egin dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamahiruko uztailaren hamabian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala