Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2013ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4226

AGINDUA, 2013ko irailaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013ko maiatzaren 20ko Agindua eraginik gabe uzten duena. Agindu horren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) «CPES Cebanc BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatu zen.

Aztertu da Donostiako (Gipuzkoa) «CPES Cebanc BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak aurkeztutako eskaera, non eskatzen baitu eraginik gabe uzteko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 20ko Agindua. Agindu horren bidez «CPES Cebanc BHIP» ikastetxeari «Diagnosi klinikoko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa irakasteko eta «Dietetika» goi-mailako heziketa-zikloa kentzeko baimena eman zitzaion.

Eta eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eraginik gabe uztea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 20ko Agindua. Agindu horren bidez Donostiako (Gipuzkoa) «CPES Cebanc BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatu zen.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 4a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala