Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2013ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4006

933/2013 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da onartuen zerrenda eta behin betiko destinoak esleitzen dira, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide Taldeko hainbat kategoriatakoak diren eta destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duten zenbait lanpostu funtzionalen lekualdaketa-lehiaketan deitutakoei dagokienez. Familia Medikuen eta LMTko Pediatren kategoriak aparte geratzen dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 627/2012 Ebazpenaren bitartez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitu zen (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT aparte utzita); EHAAn argitaratu zen 2012ko ekainaren 19an (119. zenb.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 15eko 62/2013 eta otsailaren 22ko 71/2013 Ebazpenen bidez, onartuen zerrendak argitaratu ziren, eta destinoak behin-behinean esleitu ziren, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko mediku-kategoriakoak diren eta destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duten zenbait lanpostu funtzionalen lekualdatze-lehiaketari dagokionez. Aparte geratu ziren familia-medikuak eta pediatriako LMTko medikuak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 627/2012 Ebazpenaren 5.2 oinarrian xedatutakoari jarraiturik, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko mediku-kategoriakoak diren (familia-medikuak eta pediatriako LMTko medikuak aparte utzita) hainbat lanpostu funtzionalen destino-esleipenaren behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzu honetara bideratu ostean, indarreko legeriak pertsonal-arloan ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lekualdatze-lehiaketara onartutako langileen zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, ondoren aipatzen diren lanpostu funtzionalen destinoak hornitzeko. Lanpostu horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko kategoria desberdinetakoak dira, eta ebazpen honen I. eranskinean azaltzen dira:

– Fakultatibo Espezialista Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboko Medikua

– Fakultatibo Espezialista Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Medikua

– Fakultatibo Espezialista Endokrinologia eta Nutrizioko Medikua

– Fakultatibo Espezialista Etxeko Ospitalizaziorako Medikua

– Fakultatibo Espezialista Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko Medikua

– Fakultatibo Espezialista Barne Medikuntzako Medikua

– Fakultatibo espezialista Nefrologiako Medikua.

– Fakultatibo Espezialista Neurologiako Medikua

– Fakultatibo Espezialista Ospitaleko Pediatriako Medikua.

– Fakultatibo Espezialista Psikiatriako Medikua-Haurrentzako Psikiatriako Medikua.

– Fakultatibo Espezialista Ospitaleko Larriaiaietako Medikua

– Fakultatibo Espezialista Erradiodiagnostikoko Medikua

– Fakultatibo Espezialista Urologiako Medikua

– Fakultatibo Espezialista Teknikoa Psikologo Klinikoa.

Prozesuaren ekonomia-arrazoiengatik, lehiaketan ez da merituen baloraziorik egin, parte hartzaileen artean eskatutako destinoei dagokienez lehiarik izan ez den kategorietan.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 627/2012 Ebazpeneko I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalei dagozkien destinoak esleitu zaizkien langileen behin-betiko zerrenda argitaratzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

Hirugarrena.– Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin-betiko esleipenaren Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Langileak aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duten egunetik aurrera, langileek osasun-zerbitzua aldatu behar badute. Langileek, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko destino bat zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean betetzen ari bada, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori zenbatzeko, okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipenduna ez bada behintzat. Horrela izanez gero, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko da lanpostuaz, eta zerbitzu-eginkizunen kasuetan, kargua utzi eta hurrengo egunean.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Deialdiko 5.2 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala