Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2013ko irailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3877

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko eta gehiegizko edukierako jabari-espedientearen gainean bideratutako 413/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Tania Fernandez Suarezek, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Maria Dolores Santisteban Llanok eta Florencio Uriarte Ganzabalek eskatuta, segidako traktuari berriro ekiteko eta landa-finka baten gehiegizko edukierako 413/12 jabari-espedientearen gaineko prozedura bideratu da epaitegi honetan, zehazki honako finka honen gainean:

«Retola edo Calzadilla auzoko lursail bat, Ayuela izeneko tokian dagoena. Bost mila eta berrogeita hamazazpi metro koadro ditu, eta honako mugakide hauek»: «iparraldean, Castrotik Bercedora doan errepidea; hegoaldean, Florencio Uriarte Santisteban, eta erreka; ekialdean, Ángel González Palacio; eta mendebaldean, González Uriarte, eta lursail propioa.

Balmasedako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, Zallako 4279. finka, 153. folioa, 1.051. liburukia, 124. liburua.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Balmaseda (Bizkaia), 2013ko ekainaren 6a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala