Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2013ko irailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3873

ERABAKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2013ko uztailaren 29ko bilkuran hartutakoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lanbide Heziketako sailburuordeari eskumenak eskuordetzan emateko dena.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak ezartzen du ezen, prestakuntzak lagundu egin behar duela ikasleek enpresetan eta beste erakunde batzuetan lan-izaerarik gabeko lanbide-praktikak egin ditzaten, eta, ildo horretatik, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionala diseinatzerakoan aurreikusten du ezen, enpresek parte hartuko dutela ikasleek lantokietan egingo duten prestakuntzan eta beste lanbide-praktika batzuetan, eta lankidetza hori gauzatzeko, hitzarmenak eta erabakiak sinatuko direla.

Ildo horretatik, Enpleguko Zerbitzu Publikoek langabezian daudenei eskainiko dieten zerbitzu katalogoaren barruan, Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legeak, enplegurako lanbide-prestakuntzako ekintzen eskaintzarekin batera, egindako prestakuntzaren lan-izaerarik gabeko praktikak sustatzea barne hartzen du, eta era berean, enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuan ezartzen da ezen, beharrezkoa dela enpresekiko akordioak bultzatzea, lan-harremanik gabeko lanbide-praktikak egiteko akordioak, hain zuzen ere.

Krisi ekonomikoa bizi dugun garai honetan, zailtasun berezia dute lan-esperientziarik gabeko gazteek lan-merkatuan sartzeko, baita prestakuntza akademiko egiaztatua izanda ere.

Enpresek gero eta gehiago adierazten dute giza kapital baten beharra dagoela, prestakuntza tekniko egoki bat ez ezik, beste gaitasun batzuk ere egiazta ditzakeen giza kapitalaren beharra. Gaitasun horiek izango dira, hain zuzen ere, besteak beste ekimenera, erantzukizunera, konpromisora, autonomiara edo talde-lanera bideratutako ahalmenekin zerikusia dutenak.

Horrek guztiak behartu egiten du beste ikaskuntza-bide batzuk ezartzera; besteak beste, honako hauek: arazoetan oinarritutako ikaskuntza, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, eta enpresetan egingo den prestakuntzaren bidez gaikuntza handiagoa eta hobea eskuratzea, gazte tituludunek izango dituzten enplegu-aukerak handitzeko neurriak hartuta (esate baterako, inguru erreal batean laneko praktika eskuratzea), eta lan-merkatuan parte hartzen duten eragileen (batez ere enpresen) erantzukizun soziala eskatuta.

Horregatik, lehendakariak akordio-markoa izenpetu du hezkuntza-sistemaren lanbide heziketako irakaskuntza-sektoreko eta enpresa-sektoreko hainbat eragilerekin, honako helburu honekin: esperientzia pilotu bat sustatzea, hezkuntzaren eremutik bizitza aktibora iragatea ahalbidetuko duena, eta, horrekin batera, Lanbide Heziketako titulu baten jabe diren ikasleek gaikuntza handiagoa eskuratzea eragingo duena, enpresetan egonaldiak eginez, betiere, helburu izanik enplegu kualifikatu batean jarduteko beharrezkoak diren ezagupenak, gaitasun teknikoak eta trebetasunak gehitzea eta produkzio-sektoreetako enpresen behar espezifikoei erantzutea.

Esperientzia pilotu horri Lehen Aukera programa deitu zaio, eta programa hori gauzatzeko, ezinbestekoa da lanbide-heziketako ikastetxeek aktiboki parte hartzea. Prestakuntza-programa hori garatzeko ahalmena duten ikastetxeak izango dira, eta gai izan behar dute, halaber, praktikak egingo diren enpresekiko harremanak zuzentzeko eta bideratzeko, programaren azken hartzaileek enpresa horietan egingo baitituzte lan-izaerarik gabeko praktikak. Hori guztia ordaindu egingo da, gainera, diru-laguntza deialdi baten bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoan, enplegurako lanbide-prestakuntzaren kudeaketa –prestakuntza horri lotutako lan-izaerarik gabeko praktikak barne– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari esleitutako egitekoa da. Erakunde autonomo horren barruan, Administrazio Kontseiluari dagokio arlo horretako diru-laguntzen deialdiak lantzea eta onartzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 7.f) artikuluan ezarritakoa betez (maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartu ziren estatutu horiek).

Bestalde, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak lanbide-heziketako ikastetxe publikoen eta baimendutako ikastetxe itunduen sare zabala dauka, irakaskuntza horiek emateko. Lanbide-heziketako ikastetxe horiek harreman egonkorrak izan dituzte, gainera, euren inguruko enpresekin, eta enpresa horientzat erreferentzia dira, eskulan kualifikatuko hornitzaile gisa. Enpresa horiekin hitzartu ohi dute lantokietan prestakuntza praktikoko moduluak egitea, lanbide-heziketa arautuaren curriculumekoak, hain zuzen ere.

Era berean, Sailak badu aurrekontu-zuzkidura proiektu pilotua ezarri ahal izateko. Proiektu horrek eskatuko du lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresen parte-hartzea eta ahalegin partekatua, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi- edo goi-mailako zikloetan titulazioa eskuratu berri dutenen prestakuntza osatu ahal izateko.

Lehen Aukera programa martxan jartzearen premia, efikazia eta eraginkortasuna direla-eta, komeni da Lanbide Heziketako sailburuordeari eskumenak eskuordetzan ematea eta Lehen Aukera Programa gauzatzeko diru-laguntzen deialdia onartzea.

Horregatik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluan emandako eskumenak baliatuz, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2013ko uztailaren 29ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lanbide Heziketako sailburuordeari eskuordetzan ematea diru-laguntza deialdi bat lantzeko eta onartzeko eskumena. Deialdi hori izango da, hain zuzen ere, enpresetan lan-izaerarik gabeko praktikak egiteko prestakuntza-proiektu bat gauzatzeko. Proiektu horren izena Lehen Aukera programa izango da, eta hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketan titulazioa lortu berri duten gazteen lanbide-gaikuntza hobetzea izango du helburu.

Erabaki honetan jaso den eskumen-eskuordetzeak berekin dakartza eskuordetutako eskumen nagusi hori gauzatzeko beharrezkoak diren eskuduntza guztiak.

Bigarrena.– Erabaki honen bidez emandako eskumen-eskuordetzea baliatuz egiten diren administrazio egintza guztiek espresuki jasoko dute eskuordetze hori (EHAAn zein egunetan eta zein zenbakitan argitaratu zen adierazita), eta eskuordetzen duen organoak emandakotzat hartuko dira.

Hirugarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak edozein unetan ezezta dezake Erabaki honetan eskuordetutako eskumenaz baliatzea.

Laugarrena.– Eskumenak eskuordetzeari buruzko Erabaki hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 29a.

Administrazio Kontseiluaren idazkaria,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

Administrazio Kontseiluaren lehendakaria,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala