Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2013ko irailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3819

EDIKTUA, zorra aitortzeari buruzko 180/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 180/12 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Antonio Luis Estrella Fernandez jaunak eskatuta, Omar Caiza Jacomeren aurka (auzigaia: zenbateko bat erreklamatzea). Prozedura horretan, epaia eman da; hona hemen idazpuru eta epaitza, kopiatuta:

118/12 EPAIA

Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz andrea.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamabiko urriaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Antonio Luis Estrella Fernandez.

Abokatua: Jose Miguel Camara De Domingo.

Prokuradorea: Maria Vega Perez Arroyo.

Alderdi demandatua: Omar Caiza Jacome.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: zor-aitorpena.

EPAITZA

Osorik baiesten dut María Vega Pérez Arroyo epaitegietako prokuradoreak Antonio Luis Estrella Fernández jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Omar Caiza Jalomeren aurkakoa. Horrenbestez, Omar Caiza Jalome kondenatzen dut hauek ordaintzera: bostehun eta hogeita lau euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (524,77) eta legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik aurrera sortutakoak.

Halaber, demandatua prozesu-kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Omar Caiza Jalome demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko uztailaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala