Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2013ko irailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3817

EDIKTUA, traktuari berriro ekiteko 18/13 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Amurrioko (Araba) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik,

Jakinarazten dut epaitegi honetan, jabari-espedienteari buruzko 18/13 prozedura bideratu da Fernando Ojembarrena Eguigurenek eta Luis Ojembarrena Eguigurenek eskatuta, hain zuzen ere, honako finka hauei dagokienez traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzkoa:

«Hiri-finka, Laudion dagoena, honako helbide honetan: Goikoplaza 22 - B lonja, beheko solairuaren sarreraren eskuinetara dagoen bigarrena; hain zuzen ere, Laudioko 2.597 zenbakiko hiri-finkaren banatu gabeko lonjaren beheko solairuaren % 5eko partaidetzari dagokiona (Amurrioko Jabetza Erregistroan inskribatua: 455. liburukia, 36. liburua, 65. orrialdea, 1. inskripzioa).» (Erregistroko finka hori 2482 zenbakiko finkarengandik banatua izan zen, zeina Laudioko 35. liburuaren 56. orrialdean inskribatua baitago).

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Amurrio (Araba), 2013ko apirilaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala