Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2013ko irailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3816

EDIKTUA, traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen gainean bideratu den 237/12 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Amurrioko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Amurrioko (Araba) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile honek.

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, jabari-espedienteari buruzko prozedura bideratu da Miren Josebe Egileor Egiraun andreak eskatuta, finka hauek inmatrikulatzeko: Beherago zehaztutako finkak inmatrikulatzeko, Juan Jose Deleuze Isasi jaunak eskaturik, jabari-espedientearen gaieneko 237/2012 traktuari berrekitea.

«Lezamako udalaren jurisdikzioan, Baranbiko herrian eta Errotaberri auzunean, kokaturiko lursail erretangularra, bostehun eta berrogeita hamar metro koadroko azalera duena, eta iparretik eta mendebaldetik Altube ibaiarekin muga egiten duena, ekialdetik errepidearekin, eta hegoaldetik, azuneko bide batekin. Lurzoru horretan badira eraikuntzak, lorategia eta baratza, honako hauek:

a) Hogeita hamargarren zenbakia duen etxe bat, honako hauek dituena: beheko solairu bat, solairu bat eta ganbara bat, berrehun eta hogeia metro koadro ditu. b) Hogeita hamaikagarren zenbakia duen etxe bat, honako hauek dituena: beheko solairu bat, solairu bat eta ganbara, eta hirurehun metro koadro ditu (zenbaki honetatik bereizia). c) Bi etxe horien arteko teilapea, ehun metro koadro dituena. d) Aipatu etxearen atzealdeko teilatupea, b) letra duena eta lorategi bat: ehun eta berrogei metroko azalera duena. e) Terreno-zati bat, ehun eta hamar metroko azalera duena, eta aurreko lau eraikinen artean kokatua dagoena. f) Gainontzeko lurzorua, zazpiehun eta laurogeita har metro dituena, zeina baratzerako erabiltzen den. Aurreko zenbakiarekin inskribatutako etxea, Errotabarri auzunean hogeita hamahirugarren zenbakia duen etxea eta Baranbio herrian eta Errotabarri auzunean kokatutako terrenoa batzetik dator finka hau. Eta etxea eta terrenoa: ehun hamalau zenbakiarekin, Lezamako Udaleko hamabosgarren liburuko hirurogeita zazpi orrian daude inskribaturik. Deskripzioaz gain honako oharra dago jasoa: alboko finkatik bereizia: baratzerako alboko terrenotik 350 metro, 31. zenbakiko etxetik 300, etxe bien arteko teilapetik 100, 31. zenbakidun etxearen atzealdeko teilapetik 10, eta 50 lorategitako terrenotik; Lezamako 22. liburuko 149. orriko independente eta berri bihurtuaz.»

Amurrioko Jabetza Erregistroko erregistro-erreferentzia:

Lezamako 1302. finka, 1925eko otsailaren 25eko lehen inskripzioa, Lezama udalerriko 19. liburuko 241. orrikoa, Artxiboko 382. liburukia.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar eguneko epearen barruan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Amurrio (Araba), 2013ko otsailaren 22a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala