Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2013ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3583

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 879/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 879/12 dibortzioa.

Demandatzailea: Miguel Angel De La Torre Arin.

Abokatua: Fernando Gallo Cerro.

Prokuradorea: Martinez.

Demandatua: Linda Rubi Perez Gonzalez.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan epaia eman zen 2013-05-31n eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egin dut Miguel Ángel De La Torre Arin jaunaren ordezkariak Linda Rubi Pérez González andrearen aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako, eta honako neurri hauek hartzen ditut:

1.– Aitari izendatu zaio XXXXX alabaren zaintza eta babespea; guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute. Zuzenbidezko bigarren oinarriak ezarritako bisita-erregimena zaintzarik ez duen gurasoak izango du.

2.– Bien alabaren aldeko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du amak, hilero izan litzakeen diru-sarreren % 25ekoa, eta, gutxienez, 100 eurokoa hilean. Kopuru hori hilero ordaindu beharko da, aurreratuta, eta hileko lehenengo bost egunetan, aitak izendatutako kontu batean.

3.– XXXXX adingabea ezin izango da atzerrira joan epailearen baimenik gabe.

Ez da kosturik ezarri behar.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi Erregistro Zibil Zentralera, dagokion idazpena egiteko.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia:......). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko maiatzaren hogeita hamaikan.

Linda Rubi Perez Gonzalez demandatua non dagoen ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko ekainaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala