Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3100

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 801/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 801/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Financiera El Corte Ingles E.F.C., S.A.

Abokatua: José Antonio Moreno Muñoz.

Prokuradorea: Fariñas.

Demandatua: Ismael Serrano Campos.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2011-10-10ean, eta hau da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut epaitegietako prokuradore María Teresa Fariñas Garridok Financiera El Corte Inglés E.F.C.ren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-ihesean den Ismael Serrano Campos demandatua kondenatzen dut mila seiehun eta berrogeita bost euro eta berrogeita sei zentimo (1.645,46) ordaintzera.

Halaber, demanda aurkeztu zenetik aurrera sortutako legezko interesa, eta epai honetatik aurrera sortutako urteko interesa –diruaren legezko interesa, bi puntu gehitua– ordaindu beharko ditu demandatuak. Demandatuak, halaber, prozeduran sortutako kostu guztiak ordaindu beharko ditu.

Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, bost eguneko epean, epaia jakinarazten den egunetik hasita; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki aurkaratzen den adierazi beharko da.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4726. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez ezarritako moduan.

Argitaratzea: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), 2011ko urriaren 10ean.

Ismael Serrano Campos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala