Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3092

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 3koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zortasunaren handitzea dela-eta honako linea elektriko hau eta bere adarrak onura publikokoak direla deklarazteko dena: 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa, Mallabia-Areitio izenekoa (2. zirkuitua), Ermua eta Mallabiako udalerrietan.

Erref.: L-7932 ASS/TLE.

Esp.: AT-H-2013-011.

AURREKARIAK

Bat.– 2013ko otsailaren 5ean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea herri-onurako deklaratzea, linea horren zortasuna handitzeak eragiten dien ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; izan ere, arboladirik gabeko zerrenda handitu egiten da-eta; enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietatearen aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013ko martxoaren 8ko ALHAOn, 2013ko martxoaren 19ko EHAAn eta 2013ko martxoaren 11ko El Correo egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

Hiru.– 2013ko otsailaren 27an, ofizio batzuk igorri zitzaizkien Mallabiako eta Ermuako Udalei, udaletxeetako iragarki-oholetan erakutsi zezaten proposatutako jarduketari buruzko iragarkia. Halaber, eskatu zitzaien txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten ala ez instalazioa onura publikokotzat aitortzea, eta, behar izanez gero, txostena behar bestetan eskatuko zuten.

Lau.– Jendaurreko erakusketa egiteko epearen barruan eta horretarako ezarritako epeen barruan, Juan M.ª Guisasola San Míguel jaunaren alegazioa soilik jaso da, Inmobiliaria Inversora del Norte, S.L. eta Estampaciones Metálicas Egui, S.A.U. sozietateen izenean: alegazio horren bidez adierazten da funtsean eragindakoen artean hiru-lurzorua badagoela, eta dagoen erreferentzia-lerroaren trazadura aldatzea proposatzen da. Paraleloki, adierazten du sarbidea behin-behinean okupatzerakoan ez dela inongo afektaziorik, ezta gerta litezkeen kalterik ere.

Bost.– Aurreko alegazioari erantzunez, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietateak adierazi du 2 zenbakiko finkarentzako hiri-lurzoru kalifikatua egon badagoela, baina ez titulartasun bereko bestelakoentzat, eta proiektu honek ez duela barne hartzen inongo egungo linearen trazatuaren aldaketarik; bertara, mantenua egiteko, eraikitze-unetik datozen baimen eta zortasunen arabera sartzen da, eta, beraz, ez da eskubide berririk sortzen.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen 2011ko martxoaren 8ko Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpenean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeetan.

Bi.– Eraginpeko lurren balioa euren kalifikazioaren arabera ezartzen da, eta haren identifikazioa eta balorazioa espedientearen ondorengo izapideei dagokie; baina, dena den, ez da aipatu linearen trazatuaren aldaketarik. Ondorioz, titularrak partikularrari buruz egindako alegazioetan adierazitako zuhurtasunak ez dira bidezkoak.

Hiru.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Energiaren, Meategien eta Industria administrazioaren zuzendariak, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), hau

EBAZTEN DU:

Onura publikokotzat jotzea beherago zehaztutako ezaugarriak dituen instalazioaren zortasunik gabeko zerrenda zabaltzeko:

  • 1. tartea:
  • - Hasiera: Azpiestazioaren irteera-egitura.
  • - Luzera: 93 m.
  • - Bukaera: 9003 zenbakiko euskarria.
  • 2. tartea:
  • - Hasiera: 9003 zenbakiko euskarria.
  • - Luzera: 319 m.
  • - Bukaera: 9008 zenbakiko euskarria.
  • 3. tartea:
  • - Hasiera: 9008 zenbakiko euskarria.
  • - Luzera: 22 m.
  • - Bukaera: 401 zenbakiko euskarria.
  • 4. tartea:
  • - Hasiera: 401 zenbakiko euskarria.
  • - Luzera: 7 m.
  • - Bukaera: 402 zenbakiko euskarria (Mecatecnica, S.A. TZ).
  • 5. tartea:
  • - Hasiera: 9008 zenbakiko euskarria.
  • - Luzera: 80 m.
  • - Bukaera: 9009 zenbakiko euskarria.
  • 6. tartea:
  • - Hasiera: 9009 zenbakiko euskarria.
  • - Luzera: 55 m.
  • - Bukaera: 501 zenbakio euskarria (azpiestaziorako pasoa).
  • 7. tartea:
  • - Jatorria: 9009 zenbakiko euskarria.
  • - Luzera: 276 m.
  • - Bukaera: 9013 zenbakiko euskarria.
  • 8. tartea:
  • - Hasiera: 9013 zenbakiko euskarria.
  • - Luzera: 276 m.
  • - Bukaera: 603 zenbakiko euskarria.
  • 9. tartea:
  • - Hasiera: 603 zenbakiko euskarria.
  • - Luzera: 56 m.
  • - Bukaera: 604 zenbakiko euskarria (AreitioTZ).
  • 10. tartea:
  • - Hasiera: 9013 zenbakiko euskarria.
  • - Luzera: 280 m.
  • - Bukaera: 9017 zenbakiko euskarria.
  • 11. tartea:
  • - Hasiera: 9017 zenbakiko euskarria.
  • - Luzera: 31 m.
  • - Bukaera: 701 zenbakiko euskarria (azpiestaziorako pasoa).
  • 12. tartea:
  • - Hasiera: 9017 zenbakiko euskarria.
  • - Luzera: 46 m.
  • - Bukaera: 9018 zenbakiko euskarria (azpiestaziorako pasoa).

Deklarazio horrek berekin dakar –azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera– eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 3a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala