Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2013ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1672

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko 1776/12 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Juan Luis Sanchon Martínez jaunak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala denez, honako hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 1776/12 prozedura bideratu da, Maria Paz Lopez Gainzarainek eskatuta, honako finka honen segidako traktu etenari berriro ekiteko jabari-espedientea, gehiegizko edukierari buruzkoa:

Landa-finka: lursaila Somillo inguruan, Elvillarko udalerrian (Araba), hamasei areakoa, eta honako mugarri hauek dituena: iparraldean, Pedro Franco jauna; hegoaldean, Alejandro Gainzarain jauna; ekialdean eta mendebaldean, bidea.

Katastro erref.: 5. poligonoa, 386 partzela, (Araba) Elvillar udalerrian dagoen hiri-orubeari dagokiona (Somillo kalea 66-A).

Azalera okupatua: 169,47 m

Azalera librea: 2.142,07 m

Guztizko azalera: 2.311,54 m

Partzelaren mugak:

I.– 5. poligonoa, 385 partzela, Ramón Irazu Ruíz jaunarena.

H.– 5. poligonoa, 540. partzela, Juan Carlos Gainzarain Arana jaunarena.

5. poligonoa, 811. partzela, Justino Gainzarain Calleja jaunarena eta beste batzuena.

E.– Kalea.

M.– Kalea.

2012-12-10eko eta 2013-01-28ko probidentzien bidez erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu eta hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Honako hauei zitazioa bidaltzen zaie: Pedro Antonio Gainzarain Bermudez jaunari edo bere kausadunei, bera edo beraiek baitira finkaren jabeak; Justino Gainzarain Ruiz de Viñaspre jaunari eta Natividad Virgala Santa Maria andreari, edo beren kausadunei, beraiek baitira erregistroko titularrak; Maria Paz Lopez Gainzarain andreari, bere izenean baitago erregistroan; eta Elena Perez Junguitu, Antonio Gainzarain Harce, Juan Carlos Gainzarain Arana eta Elvillarreko Udalari (Araba), beraiek direlako aldameneko finken jabeak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 28a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala