Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2013ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1671

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 700/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: judizio monitorioa 700/12.

Alderdi demandatzailea: Sumicarol.

Alderdi demandatua: Caldereria Eber, S.L.

Gaia: zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman da:

508/12 DEKRETUA

Idazkari judiziala: Juan Luis Sanchon Martinez jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: bi mila eta hamabiko irailaren hirua.

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Sumicarol Calderería Eber S.L.ren aurka 4.331,21 euro erreklamatzeko sustatutako prozesu monitorio hau.

2.– Helaraz bekio Sumicarol-i, betearazpena agin dadila eska dezan, hala nahi izanez gero, eta ohartaraz bekio, betearazi nahi duen zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada, abokatuaren eta prokuradorearen parte-hartzea nahitaezkoa izango dela.

Epaileari ebazpen honen berri eman diot.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikuspen-errekurtsoa jarriz. Idazkia bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da bulego judizialean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da aurkaratzea onartuko (PZLb-ko 454 bis art).

Errekurtsoa jarri arren, errekurritutako ebazpenaren ondoreak ez dira etengo (PZLb-ko 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da nahitaez; gordailua eratu ezean, errekurtsoa ez da izapidetzeko onartuko. Gordailua eratzeko, Epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu beharko da aipatutako kopurua (Banesto taldearen –Banco Español de Crédito– 00300011000008070012 zk.ko kontuan), eta, dirua sartu izanaren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela zehaztu (01-Berrikuspena). Errekurtsoa jartzean, diru hori sartu izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Aipatutako xedapeneko 5. paragrafoan zehaztutakoek eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenek ez dute gordailua eratu beharrik izango errekurtsoa jartzeko.

Dekretua egin eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazpena gauzatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala