Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2013ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1668

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko 789/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, 789/12 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Antonio Campello Gomes jauna.

Abokatua: Rolando Ladislao Rojo jauna.

Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana.

Alderdi errekurritua: Banque PSA Finance Holding – Espainiako sukurtsala, Eraiketak Pinto y Gomes, S.L., Fernando Jose Pinto Palma.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu errekurtsoan, 2012-12-28an epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

«EPAITZA

Partez baiesten dut Antonio Campello Gomes jaunaren ordezkaritzak Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko epaileak 7/11 prozedura arruntean emandako epaiaren aurka (judizio horretatik dator erroilu hau) aurkeztutako apelazio-errekurtsoa. Hori dela eta, apelatutako epaia errebokatzen dugu, demandatuari ezartzen baitiogu kontratu bidez hitzartutako interesa ordaintzeko beharra. Interes hori kontua itxi zenetik (2009ko maiatzaren 21a) osorik ordaindu artekoa izango da. Auzialdi honetan sortutako kostuak, bestalde, ez zaizkio inori beren-beregi ezartzen.

Errekurritzeko aurkeztutako gordailua itzul bekio Antonio Campello Gomes jaunari; hartarako, jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4704 0000 00 0789 12) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian "Errekurtsoa" 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.»

Eraiketak Pinto y Gomes, S.L. eta Fernando Jose Pinto Palma demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko martxoaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala