Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2013ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1667

EDIKTUA, apelazioaren gainean burututako 347/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia (3. Sekzioa).

Errekurtsoa: apelazioa, 347/12 prozedura arrunta.

Alderdi apelatzailea: Ganekogorta kaleko 14ko jabekide-erkidegoa (Getxo).

Alderdi apelatua, apelatua eta apelatua: Suministros y Asesoramiento Integral, S.L., Javier Labad Cortadi eta Javier Guerricagoitia Gorostiza.

Gaia.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da eta honelaxe dio:

79/13 EPAIA

Andreak:

Maria Concepcion Marco Cacho andrea

Ana Isabel Gutierrez Gegundez andrea

Carmen Keller Echevarria andrea

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko otsailaren hogeia.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 3. Sekzioak, aipatutako andreek osatutakoak, apelazio izapideetan ikusi ditu prozedura arrunteko 2000 425/2008 auto zibilak: Auto horiek Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalean bideratu dira, Getxoko Ganekogorta kaleko 14ko jabekideen erkidegoak eskaturik –Alberto Arenaza Artabe prokuradoreak ordezkatuta eta Iñigo Mallagaray Urizar letraduak defendatuta–, honako apelatu-demandatu hauen aurka: Javier Guerricagoitia Gorostiza, Javier Labad Cortadi eta Suministros y Asesoramiento Integral, S.L. –Maria Teresa Bajo Auz eta Francisco Ramon Atela Arana prokuradoreek ordezkatuta eta Jose Antonio Loidi Alcaraz, Alberto Urrutia Irazabal eta Juan Jose Unda Laucirica letraduek defendatuta–. Guztia ere, aipatutako epaitegiak 2011ko azaroaren 29an emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa dela-eta.

Aurkaratutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo, eta onartu egiten dira.

EPAITZA

Baietsi egiten dugu, partez, Getxoko Ganekogorta kaleko 14 zenbakiko jabekide-erkidegoak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunteko 425/08 autoetan Getxoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalak 2011ko azaroaren 29an emandako epaiaren aurkakoa. Horrenbestez, ebazpen hori partez ezeztatzen dugu, eta, ondorioz, erkidegoko 1. eta 2. solairuetako ezkerreko etxebizitzetan aurkitutako akatsen erantzukizuna ez ezik auzialdian aurkitutako akatsena ere Sociedad Constructora Jotasal, S.L.ra zabaltzen da; kostuei dagokienez, berriz, ebazpenaren seigarren oinarrian ezarritakoa beteko da.

Errekurritzeko aurkeztutako gordailua itzul bekio Getxoko Ganekogorta kaleko 14ko jabekideen erkidegoari; hartarako, jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4703 0000 00 034712). Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu, eta, diru-sarreraren ordainagirian, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Ebazpena irmoa denean, autoak bidal bitez euren jatorriko epaitegira, ebazpen honen hitzez hitzeko ziurtagiriarekin, ezagutua izan dadin eta betearazi dadin.

Gure epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Epaiaren lekukotza dagokion erroiluari erantsiko zaio.

Sociedad Constructora Jotasal, S.L. apelatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko otsailaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala