Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2013ko apirilaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1660

7/2013 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

– Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Hondarribiko udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza), I. eranskinean jasotzen da.

– Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Elciegoko udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza), II. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza Hitzarmena, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.ren eta Bilboko Udalaren artekoa, zorrotzaurre eremuaren garapena, Deustuko Kanalaren irekiera eta bertarako sarrera-zubien sustapena gauzatzeko, III. eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 26a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 26KO 7/2013 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIOAREN ETA HONDARRIBIKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOAREN ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEAREN 30/1992 LEGEAREN 38.4.B) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 23an.

BILDU DIRA:

Batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Herri Administrazio eta Justiziako sailburua dena, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari gisa, eta bestetik,

Aitor Kerejeta Cid, Hondarribiko Udaleko alkate-lehendakaria, udal horren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan jasotakoari jarraituz) nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako hau

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkez daitezke edozein administrazio-organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administrazioetakoak, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki-Administrazioko erakundeetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Hondarribiko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Hondarribiko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.– EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako lotutako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Hondarribiko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionez; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.– Hondarribiko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horren menpeko edo hari atxikiriko zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikuluaren eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunera, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, betiere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.– EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Hondarribiko Udalari, EAEko Administrazioa osatzen duten eta haren menpe edo hari atxikita dauden organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, bai eta informazio hori, etengabe, eguneratzea ere.

b) Hondarribiko Udalari baliabide egokiak ematea, berorrek, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak antolatzeko eta informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.– Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasunari eragiten badiote; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatuko dute.

Seigarrena.– Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Hondarribiko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.– Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi ale sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Hondarribiko Udaleko alkate-lehendakaria,

AITOR KEREJETA CID.

II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 26KO 7/2013 EBAZPENARENA
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ADMINISTRAZIOAREN ETA ELCIEGOKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOAREN ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEAREN 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martzoaren 12a.

BILDU DIRA:

Batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Herri Administrazio eta Justiziako sailburua dena, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari gisa, eta bestetik,

Luis Aldazabal Ruiz de Viñaspre, Elciegoko Udaleko alkate-lehendakaria, udal horren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan jasotakoari jarraituz) nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako hau

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkez daitezke edozein administrazio-organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administrazioetakoak, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki-Administrazioko erakundeetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Elciegoko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Elciegoko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.– EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako lotutako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Elciegoko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.– Elciegoko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horren menpeko edo hari atxikiriko zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikuluaren eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunera, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, betiere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.– EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Elciegoko Udalari, EAEko Administrazioa osatzen duten eta haren menpe edo hari atxikita dauden organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, bai eta informazio hori, etengabe, eguneratzea ere.

b) Elciegoko Udalari baliabide egokiak ematea, berorrek, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak antolatzeko eta informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.– Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasunari eragiten badiote; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatuko dute.

Seigarrena.– Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Elciegoko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.– Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla-eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi ale sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Elciegoko Udaleko alkate-lehendakaria,

LUIS ALDAZABAL RUIZ DE VIÑASPRE.

III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 26KO 7/2013 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN, EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA E.A.REN ETA BILBOKO UDALAREN ARTEKOA, ZORROTZAURRE EREMUAREN GARAPENA, DEUSTUKO KANALAREN IREKIERA ETA BERTARAKO SARRERA-ZUBIEN SUSTAPENA GAUZATZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 4a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Juan María Aburto Rique jauna, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

Eta bestetik, Iñaki Azkuna Urreta jauna, Bilboko alkatea.

BERTARATU DIRA:

Lehena, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu gisa, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari-lanetan, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 11n egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimendua.

Era berean, Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.–Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. iraupen mugagabeko sozietate publikoaren lehendakari modura ere arituko da. Sozietate horrek Vitoria-Gasteizen du egoitza, Gamarrako atea kaleko 1 A zenbakian, 2. solairuan, eta 1990eko otsailaren 12an eratu zen, Vitoria-Gasteizko notarioa den Alfredo Pérez Ávilaren aurrean, 331. protokolo-zenbakiarekin. Arabako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 430 liburukian, 93. folioa, 602. orria, 6. inskripzioa. IFK: A-20306775.

Kargu hori dauka 2013ko urtarrilaren 22ko akordioaren arabera, egintza honetarako baimendua data horretako akordioaren arabera.

Eta bigarrena, Bilboko Udaleko alkate gisa eta Udalaren ordezkari-lanetan, 2012ko abenduaren 12ko Bilbo hiriko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimendua.

Agertutako alderdiek elkarri aitortu diote Lankidetza Hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den legezko gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau:

AZALDU DUTE:

Lehenengoa.– Euskadiren Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak honako hau zehazten du: Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du lurraldearen eta itsasertzaren antolamenduaren, hirigintzaren eta etxebizitzaren arloetan.

Etxebizitzaren Itun Sozialak bere printzipio inspiratzaile gisa adierazten ditu honako hauek:

1.– Herrialde honetan etxebizitza duina eta egokia izateko eskubideari erantzun ahal izateko beharrezkoak diren etxebizitza babestuak eraikitzeko behar den lurzorua merkatuan jar dadin lortzea.

2.– Etxebizitza babestuen eta gizarteratzeko etxebizitzen parkea zabaltzea, alokairura bideratutakoen kopurua pixkanaka handituz, urrakortasun-egoera larrian dauden lagunei erantzuteko figura gisa.

3.– Hazkunde iraunkorragoa ematea; horretarako, gure auzo, hiri eta udalerrietako hiri-espazioak berritu eta eraberrituko dira hazkunde hedakorrerako eredu bakarraren aurka.

4.– Eraikitako parkea birgaitzea; horretarako, eraikinen balio-bizitzaren luzapenean, bizigarritasun baldintzetan, irisgarritasunean eta energia-eraginkortasunaren hobekuntzan esku hartuko da.

5.– Sustapena/eraikuntza suspertzea eta gremioak mobilizatzea, sektoreari konfiantza itzuliz.

6.– Administrazioen arteko erakunde-erantzunkidetasuna lortzea, elkar errespetatuz, lankidetza solidarioa lortzeko; horretarako, bikoiztasunak desagerraraziko dira eta ahaleginak batuko dira etxebizitzaren premiak asebetetzeko adostutako estrategia oinarri gisa hartuta.

7.– Iraunkortasunaren printzipioa (ekonomikoa, ekologikoa eta soziala) gogoan edukitzea hartutako konpromisoetan.

8.– Etxebizitza planifikatzea diskriminazio oro errotik kenduz; horretarako kohesio sozialaren printzipioa aplikatuko da eta etxebizitzaren lurralde-banaketa orekatua, hots, premiekin bat datorrena egingo da.

Hori bermatu ahal izateko, lurzoruaren kontrol publiko arduratsu eta eraginkorra lortu behar da, eta kontrol hori lurzoru publikoa eskuratu eta kudeatzeko ekintza irmoarekin osatu beharko da. Horregatik, botere publikoek –kasu honetan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Bilboko Udalak– elkarrekin esku hartu behar dute –are gehiago, horretara behartuta daude–, babes ofizialeko beharrezko etxebizitzak egitea ahalbidetzen duten baldintzak sortzearren eta beharrezkoa den lurzoru-ondare publikoa osatzearren, betiere espekulazioa eragozteari begira.

Bigarrena.– Era berean, bi erakunde publiko horiek aurreko idatz-zatian adierazitako alderdietan batera eta koordinatuta egin beharreko jarduna baieztatzeko eta berresteko, Autonomia Erkidegoak alde batetik, eta Toki Erakundeek bestetik, elkarren arteko harremanetan beren zereginak eraginkortasunez betetzeko behar duten lankidetza eta laguntza aktiboa eskaini beharko diote elkarri, nork bere esparruan.

Horren arira, esan beharra dago herri-administrazio biek lankidetzan aritu direla aurretik ere, Zorrotzaurren babestutako etxebizitzak sustatzeko. Izan ere, hitzarmen bat sinatu zuten 2006ko uztailaren 17an, Zorrotzaurre penintsulan Bilboko Portu Agintaritzaren zenbait lurzoruren hirigintza-antolamendurako.

Hirugarrena.– Bilboko Udalaren Udalbatzak 2012ko apirilaren 20an hartutako akordio bidez, behin betiko onartu zen Bilboko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa, «Zorrotzaurre» penintsularen Antolamendu Geroratuko Eremuari dagokionean.

Aldaketa horren arabera, 9.2.9.3 artikuluan daude zehaztuta Zorrotzaurreko eremu mistoko 1 Jarduketa Integratuari dagokionez, sistema orokorren sareko zuzkidura publikoetarako ezaugarriak eta mugaketak baita haiek egikaritzeko kostuak ere. Hona xehetasunak:

«(...) 3.– Deustuko Kanalaren irekitzea sistema orokortzat hartzen da, 75 metroko zabalera du eta Zorrotzaurreko Eremu Mistoari atxikita geratu da hura eraikitzeko behar den lurzoruaren kudeaketari dagokionez, ez ordea, egikaritzeari dagokionez.

Sistema orokor hori eskuratzeko indarrean dauden hirigintzako araudietan ezarritako prozedurak baliatuko dira (Euskadiko Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 186. artikulua eta ondorengoak).

6.– Deustu eta Irla lotzeko zubia sistema orokortzat joko da eta Zorrotzaurreko Eremu Mistoaren jarduketa integratuari atxikita geratuko da, hura eraikitzeko behar den lurzoruaren kudeaketari dagokionez, eta egikaritzeari dagokionez».

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa eta Visesa merkataritzako sozietatea dira Deustuko kanala irekitzeko obrak hartuko dituen lurzoru ia guztien jabe, 29.154 m2 inguruko lurzorua, hain zuzen ere.

Bosgarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak eta Bilboko Udalak beharrezkotzat jotzen dute Deustuko kanala irekitzeko obretan aldeek izango dituzten betebeharrak adostea.

Ildo horretatik, Bilboko Udala prest dago bere gain hartzeko aipatutako kanala irekitzeko obren ordainketa eta egikaritzea bera ere. Hori dela eta, 2011ko ekainaren 22an, «Técnica y Proyectos, S.A.» enpresari esleitu zion Deustuko kanala irekitzeko eraikitze-proiektuaren erredakzioa.

Bestalde, ETS-Eusko Trenbide Sareak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak hala eskatuta, Deustuko kanala irekitakoan, Zorrotzaurre eta Deustuko urrertza lotzeko aurreikusita dagoen zubiaren proiektuaren erredakzioa kontratatu du.

Seigarrena.– Kanala irekitzeko proiektua lantzerakoan, eskuhartzearekin eragindako lurzoruak ingurumen-ikuspegitik eraldatuta daudela antzeman da. Horrela bada, lurzoru horiek kudeatzeko eta berreskuratzeko legez ezarritako prozedurak bideratu beharko dira, adierazitako espazio horiek aurreikusitako erabilera berriekin bateragarriak egiteko.

Dagokigun kasu honetan, Deustuko kanala irekitzeko lurrak, ingurumen-ikuspegitik finkatutako eraldaketa-balioetatik gorakoak dituztenak, garraiatu, tratatu eta kudeatzeko ekintzetarako kostea 2.000.000 eurokoa izango dela aurreikusi da.

Partida honetan ez da kontuan hartu erreferentziako araudiek onargarritzat ezarritako eraldaketa-balioak baino txikiagoak dituzten lurzoruen tratamendurako eta kudeaketarako gastuen kostea.

Zazpigarrena.– Bilboko Udala izapidetzen ari da Zorrotzaurreko Eremu Mistoko 1. Jarduketa Integratuaren Urbanizatzeko Jarduketa Programa. Programa horretan, mugatutako eremua egikaritze-unitate bitan dago banatua.

Aipatutako jarduketak hartu behar du bere gain Deustuko kanala irekita gero egin behar den zubia egikaritzeko kostea, adierazi den bezala Zorrotzaurreko Eremu Mistoari egotzi beharreko hirigintzako karga baita.

Zubia kontratu bidez egikaritzako obren kostea 7.706.116 euro-koa da, (BEZ aparte), eta obren zuzendaritzarako obren kostea 300.000 euro-koa (BEZ aparte). Guztira, beraz, 8.006.116 euro (BEZ aparte).

Era berean, zubi hori Zorrotzaurren gaur egun dauden azpiegiturekin lotzeko urbanizatze-obrak egin behar dira, eta obra horiek kontratu bidez egiteko aurrekontua 280.000 euro-koa da (BEZ aparte).

Inbertsioaren guztirako kostetik (8.286.116 euro) (BEZ aparte) Eusko Jaurlaritzari eta Visesa merkataritzako sozietateari dagozkie 3.871.274 euro (BEZ aparte) ordaintzea, jarduketa integratuaren 1. egikaritze-unitateko kargetan duten partaidetzaren egungo portzentajea kontuan hartuta, lurzoruaren % 46,72aren jabe baitira.

Zortzigarrena.– Jarduketa biek eremu fisikoa berean dutenez eragina, osagarritzat jotzen baitira, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak eta Bilboko Udalak, eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin, obra bakartzat jotzea erabaki dute, eta ondorioz, lizitazio bakar batean kontratatu eta egikarituko dela. Horiek horrela, Batzorde Kudeatzaileak Bilboko Udalari eman dio Deustuko zubiaren obra kontratatu eta egikaritzeko ardura.

Bederatzigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak eta Bilboko Udalak interesa dute, halaber, Zorrotzaurreko Hiri Antolamenduko Plan Berezian RD-11 izena daraman ekipamendu-erabilera pribaturako lurzati osoa Bilboko Udalari esleitzeko, udalaren eta inguruaren garapen sozioekonomikoa hobetuko duten ekonomia-jarduerak ezartzen laguntzeko, hain zuzen.

Hamargarrena.– Bilborako zein bere ingurune geografikorako hiri-eremu estrategikotzat jotzen den Zorrotzaurreko garapen urbanistikoa bultzatze aldera, bien interesak, konpromisoak eta ekarpenak egoki bideratzeko, bi aldeek Lankidetza Hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Lankidetza Hitzarmen honen helburua Bilbon Zorrotzaurre eremuaren garapena, Deustuko kanalaren irekiera eta bertarako sarrera-zubien sustapena gauzatzea da.

Bigarrena.– Bilboko Udalak konpromisoa hartu du bere kontura gauzatuko dituela kanala irekitzeko obrak, kutsatutako lurrak garraiatu, tratatu eta kudeatzeko gastuak izan ezik. Gastu horiek, Bilboko Udalak egikarituko ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoak % 50ean finantzatuko ditu, dokumentu honetan adierazitako gehieneko kopuruaren erdia, alegia.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak eta Visesa merkataritzako sozietateak, Deustuko kanala irekitzeko obrek eragindako ia lurzoru guztien jabe direnak, Bilboko Udalarekin batera, dagokion hirigintzako espedientea bideratu, izapidetu eta ebatziko dute. Espediente horren bitartez, Bilboko Udalari eskualdatuko zaizkio, kargarik (lurzoruaren ingurumen-egoerarena salbu) eta okupatzailerik gabe, kanla irekitzeko beharrezkoak diren lurzoruak.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoak zein Visesa merkataritzako sozietateak baimena ematen dute adierazitako helbururako beharrezkoak diren aldi baterako okupazioetarako. Aurreko paragrafoko administrazio-espedienteak zehaztuko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoak zein Visesa merkataritzako sozietateak eskubidepean izango dituzte eskualdatzetik etorritako eskubideak edota konpentsazioak, eta beren-beregi horretarako izapidetuko den hirigintzako eta administrazio espedientean zehaztuko dira.

Lurzorua aldez aurretik lagatzea erabakitzen bada, eskualdatutako lurzoruengatik lagatzaileei dagozkien eraikigarritasun eskubideak oso-osorik gauzatuko dira Zorrotzaurreko Eremu Mistoko 1. egikaritze-unitatean.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak eta Visesa merkataritzako sozietateak konpromisoa hartu dute Bilboko Udalari eskualdatzeko, kargarik gabe, Zorrotzaurreko garapen urbanistikoak eragindako lurzoruak. 1. egikaritze-unitatean sartuta dauden 8.471,78 m2 dira eta lurzoruaren unitateko-balioa 575 euro/m2-ko (BEZ aparte). Guztira, beraz, 4.871.274 euro (BEZ aparte).

Erantsita doa lurzoruak identifikatzen dituen planoa.

Eskualdatze horren ondoriozko zenbatekoaren parekoarekin konpentsatuko da, jarraian zehaztutako kargetan aldeek (eskualdatutako azaleraren arabera) duten partaidetza murriztuz konpentsatu ere:

– Kanala irekitzeko hondakinen garraioa, tratamendua eta kudeaketa, 2.000.000 euro-tan (BEZ aparte) estimatuta dagoena. Eusko Jaurlaritzari zenbateko horren % 50 ordaintzea dagokio.

– Euskal Autonomia Erkidegoak eta Visesak, Zorrotzaurreko Eremu Mistoaren kudeaketarekin eragindako jabe gisa, eta beraz, Deustu eta Zorrotzaurre lotuko dituen zubiaren obrak egikaritzeko eta obrak ordaintzeko ardura dutenak (zati alikuota) ordaindu behar dutena 3.871.274 euro (BEZ aparte) dira, azalpen-zatiaren zazpigarrenean ezarritakoarekin bat etorrita.

Eusko Jaurlaritzari eta Visesari dagozkien ordainketak Bilboko Udalak hartuko ditu bere gain, dena-delako obren likidazioak egiten diren neurrian.

Obra horiek amaitutakoan, konpentsatu beharreko zenbatekoen behin betiko likidazioa egingo da, hau da, salerosketaren prezioa eta kontzeptu horrengatik Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Visesaren izenean Bilboko Udalak egin dako ordainketak.

Zenbatekoen arteko alderik egonez gero, alde zordunak honela ordainduko du: Zorrotzaurreko Eremu Mistoaren 1. jarduketa integratuko 1. EU-aren Birpartzelatze Proiektuan hartzekodunari eskualdatuko dizkio aipatutako alde horren baliokidea den (575 euro/m2 lurzoruko, gordinak) (BEZ aparte) jarritako lurzoru-azalerari dagozkion hirigintzako eskubideak.

Dokumentu honetan aurreikusitako eragiketetan sorrarazitako zergak aldeek hartuko dituzte beren gain, legeak aurreikusitakoaren arabera.

Bosgarrena.– Azalpen zatiko bederatzigarrenean adierazitakoari dagokionez, Bilboko Udalak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Visesak adostu dute, azken bi erakunde horiek ahaleginduko direla Bilbo Udalari esleitzen, dagokion birpartzelatze proiektuan, RD-11 izeneko ekipamendu-erabilera pribaturako lurzatia.

Horretarako, bi erakunde horiek, dokumentu honen bitartez, uko egin diote erabilera horretan legozkiekeen esleipenari, eta haren ordez beste erabilera batzuk onartzen dituzte. Pareko balioa duten aprobetxamendu-unitateetan esleituko dira erabilera horiek.

Alde biek jasota utzi nahi dute, halaber, gaur egun Batzorde Kudeatzaile osatzen duten gainerako kideen interesa ere bera dela. Akordio honi erantsita doa adostasun hori erakusten duen idazkia.

Seigarrena.– Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoak konpromisoa hartu du bere kontura egikarituko dituela San Inazio eta Zorrotzaurre, Balear Uharteak kalearen parean lotuko dituen ibilgailuentzako zubiaren obrak.

Deustuko zubiaren proiektuaren kostea, ETS-k kontratatu duena, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileari Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egin behar dizkion derramen konturako aurrerapen gisa hartuko da.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egikarituko duen San Inaziorekin lotzeko zubiaren kostea Deustuko zubiarena baino handiago bada, alde hori Sailari eremuaren barruan dagozkion urbanizazio-kargen konturakoa dela ulertuko da.

Zazpigarrena.– Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak zein Bilboko Udalak beren gain hartu dituzten konpromiso guztiek, Lankidetza Hitzarmen honetan zenbateko ekonomikoa zehaztu gabe dutenak, aldez aurretik bidezko aurrekontu-izendapenak eginak izatearen baldintzapean egongo dira.

Herri-administrazio biek beharrezkotzat jotzen dute Hitzarmenaren Jarraipen Batzordea eratzea. Batzorde hori erakunde bakoitzeko bi ordezkarik osatuko dute, eta bere eginkizunak honako hauek izango dira: ezarritako aurreikuspenak eta konpromisoak gauzaraztea, horiek gauzatzeko neurriak finkatzea, Eusko Jaurlaritzak egin beharreko inbertsioen zenbatekoa finkatzea, eta, oro har, etorkizunean sor daitezkeen gorabehera guztiei erantzutea.

Zortzigarrena.– Dokumentu honetan jasotako betebeharrak ez betetzea, kontratua deuseztatzeko arrazoia izango da eta hitzarmenkideak lehengo egoera juridikora itzuliko dira. Aipatutako deuseztapena eragiten duen hitzarmenkideak, sortaraz ditzakeen kalte eta galeren kalteak ordaindu beharko ditu, bai beste hitzarmenkideari bai uste oneko hirugarren batzuei.

Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, agiri hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako leku eta egunean.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA-ko presidentea,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

Bilboko Udaleko alkatea,

IÑAKI AZKUNA URRETA.


Azterketa dokumentala