Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2013ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1652

IRAGARKIA, Embryomics, S.L.ri 2013ko otsailaren 25eko ebazpen bat jakinarazten dena. Ebazpen horren bidez, NETs Programaren pentzutan 2010eko ekitaldian emandako laguntzari dagokionez ez-betetze espedientea irekitzen da.

Embryomics, S.L.ri ebazpena bere azken helbidean –VP Parke Tecnologikoa 800 eraikina, Derio– jakinarazterik egon ez denez, argitaratzen da iragarki hau. Honela dio hitzez hitz:

«Ebazpena, 2013ko otsailaren 25ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, zeinen bidez Embryomics, S.L.ri (B95573630) ez-betetze espedientea ireki baitzitzaion, 2010eko deialdian NETs programa aplikatuz onartutako laguntza bat dela eta.

Espediente-zenbakia: IN-2010/0000037.

Aztertuta geratu da Embryomics, S.L.ri (B95573630) 2008ko azaroaren 27ko Aginduak araututako programaren barruan irekitako programa. Agindu hori 2009ko abenduaren 23ko Aginduak aldatu zuen, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak sustatzeko proiektuak egiten laguntzeko programa (NETs programa) arautzen zuenak.

AURREKARIAK

2010eko ekainaren 2an, Embryomics, S.L.k (B95573630) eskari bat aurkeztu zuen, oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresak sustatzeko proiektuak egiten laguntzeko programa (NETs programa) arautzen zuen Aginduan ezarritako laguntzak jasotze aldera.

2010eko abenduaren 30ean, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, zeinen bidez Embryomics, S.L.ri (B95573630) itzuli behar ez zen diru-laguntza bat ematen baitzitzaion, 5.715,64 eurokoa, eta 4.000,95 euro ordaintzeko eskatzen baitzen, onartutako diru-laguntzaren % 70ari dagokiona. Gainera, ebazpen horretan adierazten zen diru-laguntzaren gainerako zatia egindako programa zer neurritaraino egina zen kontuan harturik ordainduko zela, agiri bidez justifikatu ondoren.

Embryomics, S.L.k (B95573630) proiektuaren agiri bidezko justifikazioa aurkezten du, horretarako emandako epean.

Teknologia Zuzendaritzak idazki bat bidali zio enpresari, Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatuz, baina jakinarazpena ezin izan da bi aldiz saiatu arren (229459 sarrera-zenbakidun ofizioa).

Onuradunak ez duenez aurkeztu zerga-obligazioak beteak dituela egiaztatzeko agiririk, ez-betetze espedientea ireki zen, aipatu arauaren 23. artikuluarekin bat etorriz; izan ere, arau horretan honako hau xedatzen da: araudi aplikagarrian ezarritako betekizunak ez betetzeak edota ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak ebazpena indargabetzea eta laguntzak eta legezko interesak itzuli beharra ekarriko du, aldez aurretik ez-betetze espedientea eman eta gero.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengo ekitaldietan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ordutik, zerga-obligaziook bete direla egiaztatu beharko da.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako araubidea ezartzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: "Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza edo diru-laguntza zein helburutarako eskatu eta eman zen, horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera ez gauzatzea; laguntza zertarako eskatu zen, helburu jakin horretarako erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea".

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Zerga-obligazioak bete direla ez egiaztatzeagatik, Embryomics, S.L.ri (B95573630) ez-betetze espedientea irekitzea, hain zuzen ere, ordaintzeko dagoen diru-laguntza (1.147,90 euro) jasotzeko eskubidea galdu dela adierazteko.

Bigarrena.– 15 egun balioduneko epea ematen zaio interesdunari, bere interesen alde egoki deritzona alegatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 25a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA».

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 14a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala