Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2013ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. ZENBAKIKO EPAITEGIA
1648

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 296/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzio bati buruz bideratu den 296/12 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Olga Frol andreak eskatuta hasi da, Serghei Frol jaunaren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

Adost.gb.dib.: 2L 296/12.

26/13 EPAIA

Epailea: Leticia Badiola Perez andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko otsailaren hogeita bosta.

Alderdi demandatzailea: Olga Frol.

Abokatua: Josune Escota Bisbal.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Alderdi demandatua: Serghei Frol.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Asategui epaitegietako prokuradoreak Olga Frol andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Serguei Frol jaunaren aurkakoa. Hori dela eta,

– Bi ezkontide horien arteko ezkontza dibortzio bidez suntsitutzat jotzen dut.

– Amari aitortzen zaizkio seme adingabearen zaintza eta babespea, eta guraso-ahala, berriz, biek -aitak eta amak- izango dute.

– Aitaren bisitaldi-erregimena ezartzen zaio semea ikusteko. Hauxe da: bi asteburutatik behin, ostiralean ikastetxetik ateratzen denetik igandeko 20:00etara. Astean zehar, orobat, egun batean ikusi ahal izango du ikastetxetik ateratzen denetik 20:00etara. Egun hori asteazkena izan liteke. Beste egun bat bada, amari abisatu beharko dio, gutxienez bost ordu lehenago. Oporren inguruan, aitak Gabonetako, Aste Santuetako eta udako oporrak eman ahal izango ditu semearekin. Udan, hamabost eguneko boladak izango dira, eta, ados jarri ezean, amak urte bikoitiak aukeratu ahal izango ditu, eta aitak bakunak.

– Hileko 300 euroko mantenu-pentsio bat ezartzen da, aitak seme adingabearen alde ordaindu beharko duena, hilabete bat aurreratuta. Izan ere, amak horretarako zehazten duen kontu-zenbakian sartu beharko du dirua. Pentsioa urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hura ordezten duen erakunde ofizialak argitaratzen dituen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera. Adingabearen ezohiko gastuak guraso biek ordainduko dituzte, erdibana. Apartekotzat joko dira adingabearentzat ezinbestekoak edo beharrezkoak diren osasun, hezkuntza edo aisialdiko gastuak. Ondorio horietarako apartekotzat joko dira, baita ere, Gizarte Segurantzak edo gurasoen aseguru pribatuak bere gain hartzen ez dituen gastu mediku edo kirurgikoak, eta ikasturte hasierarekin lotutako gastuak, udalekuetakoak eta antzeko ekintzek eragindakoak ere.

– Frol andreari ez zaio aitortuko konpentsazio-pentsiorik.

– Ez da kosturik ezartzen.

Ebazpen hau irmo bilakatu bezain laster, jakinaren gainean jar bitez kasuan kasuko Erregistro Zibilak dagozkion erregistro-ondorioetarako.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4850 0000 33 029612. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko otsailaren hogeita bostean.

Eta Serghei Frol demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko otsailaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala