Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2013ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1647

EDIKTUA, apelazioan bideratutako 2088/09 prozeduraren eta epaia argitzeko autoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako 2. Probintzia Auzitegia.

Errekurtsoa: 2088/09 zenbakiko apelazio-errekurtsoa.

Alderdi apelatzailea, Fernando Oyarzun Narvaez, Extrolan, S.L.L. eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra.

Alderdi apelatua, Fiskaltza.

Gaia: konkurtso-intzidentea.

Aipatu errekurtsoaren gainean ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

«370/12 EPAIA

Jaunak/andreak:

Maria Teresa Fontcuberta de Latorre andrea.

Felipe Peñalba Otaduy.

Ana Moreno Galindo andrea.

Donostian, 2012ko abenduaren hemeretzia.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. Sekzioak, bazterrean aipatzen diren kideek osatutakoak, apelazio-izapideetan ikusi ditu Fernando Oyarzun Narvaezen, Extrolan, S.L.L.en eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eskariz Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako auto zibilak, 44/2008 kalifikazioari aurka egiteko konkurtso-intzidentekoak. Apelatzaileak, demandatzaileek/demadatzaileak Juan Carlos Fernandez Sanchez jauna izan dute prokuradore, eta Marina Muñoz Delgado andrea letratu, Gizarte Segurantzako Administrazioko letratua baita. Alberdi apelatua/demandatua Fiskaltza izango da. Eta hori guztia epaitegi horrek emandako ebazpenaren aurka aurkeztutako 2008ko uztailaren 14ko apelazio-errekurtsoari jarraikiz.

Aurkaratutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo, eta onartu egiten dira.

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Extrolan, S.L.L.k eta Fernando Oyarzun Narváez jaunak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa eta partez baiesten dut Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak aurkeztutako errekurtsoa. Bi errekurtsoak hiri honetako Merkataritza arloko 1. Epaitegiak emandako 2008ko uztailaren 14an emandako epaiaren aurkakoak dira. Horregatik guztiagatik, partez errebokatu egin behar eta partez errebokatzen dugu aipatu ebazpena zentzu bakar honetan: Fernando Oyarzun Narváez eta Martín Rubio Modenes jaunek Extrolan, S.L.L.k 2004ko irailaren 1etik lehiaketa deklaratu arte hartutako kredituak direla-eta duten erantzukizun solidarioa, kreditu horiek ezin izan baitira ordaindu lehiaketaren likidazioan. Eutsi egiten diet aurkaratutako ebazpen horretako gainerako erabakiei. Extrolan, S.L.L. eta Fernando Oyarzun Narváez jauna kondenatzen ditut beraiek aurkeztutako errekurtsoa dela-eta auzialdi horretan sortutako gastuak ordaintzera. Ez da erabakirik hartzen Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren errekurtsoak sorrarazitako gastuei buruz.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.»

Era berean, epaia argitzeko autoa ere eman da, eta honela diote idazpuruak eta epaitzak:

«AUTOA

Auzitegia:

Magistratua: Teresa Fontcuberta De Latorre andrea.

Magistratua: Felipe Peñalba Otaduy.

Magistratua: Ana Moreno Galindo andrea.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamahiruko urtarrilaren bederatzia.

Ana Moreno Galindo andrea da txostengilea.

XEDAPENAK

Prozedura honetan emandako 2012ko abenduaren 19ko 370/12 Epaia argitzea erabakitzen da, honela: lehenengo aurrekariak honela dio: Lehenengoa.- 2008ko uztailaren 14an, Donostiako Merkataritza arloko 1. Epaitegiak epaia eman zuen, honako epaitza hau duena: Baina honela esan behar du: Lehenengoa.- 2008ko uztailaren 14an, Donostiako Merkataritza arloko 1. Epaitegiak epaia eman zuen, honako epaitza hau duena:

Extrolan, S.L.L.k sustatutako hartzekodun-lehiaketa erruduntzat jotzen da.

Fernando Oyarzún Narváez eta Martin Rubio Modenes jaunak jotzen dira erruduntzat.

Fernando Oyarzun Narváez eta Martín Rubio Modenes jaunei besteren ondasunak kudeatzeko gaikuntza kentzen zaie bi urtez, eta denbora-tarte horretan ezin izango dute inor ordezkatu, ez eta administratu ere.

Fernando Oyarzún Narváez eta Martín Rubio Modenes jaunek galdu egiten dituzte konkurtsopeko edo masaren hartzekodun gisa izan ditzaketen eskubideak.

Fernando Oyarzun Narváez eta Martin Rubio Modenes jaunek Extrolan, S.L.L.k 2005eko urtarrilaren 1etik lehiaketa deklaratu arte hartutako kredituak direla-eta duten erantzukizun solidarioa hartzen dute, kreditu horiek ezin izan baitira ordaindu lehiaketaren likidazioan.

Ez da berariazko erabakirik hartzen kostuei dagokienez, epaiaren gainerako ebazpenak daudenean geratzen dira.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.»

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2013ko martxoaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala