Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2013ko apirilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1643

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2008ko enplegu publikorako eskaintzako laguntzaile teknikoen kidegoan, Eraikuntza-proiektuen Garapen eta Aplikazioetako Goi-mailako Teknikaria aukeran sartzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen zerrenda osagarriak, behin-behineko moduan, adiera ematen dituena.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak 2010eko apirilaren 16an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren, 2008. urteko lan-eskaintza publikoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko deitutako hautaketa-prozesuetarako.

Laguntzaile teknikoen kidegoan, Eraikuntza-proiektuen Garapen eta Aplikazioetako Goi-mailako Teknikaria aukeran sartzeko hautaketa-prozesuan, hautaketa-prozesu horretan behin betiko hautatu ziren eta eskatutako agiriak horretarako emandako epean aurkeztu zituzten langileak karrerako funtzionario izendatzeko agindua argitaratu zen.

Lan postu bat hutsik geratu zen hautatua izan zen pertsona izendatua izan ez zelako, izan ere deialdian eskatutako betebeharrak ez zituen egiaztatu.

Hautaketa-prozesuaren oinarri orokorrek 10.4 atalean xedatzen dutenez, kasu horietan, epaimahaiak hurrengo hautagaiaren aldeko izendapen-proposamen osagarria egingo du, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera. Horretarako, aurreko paragrafoan adierazitako gertaeren eraginez hutsik geratu diren plaza beste hautagai aukeratuko du epaimahaiak.

Halaber, laguntzaile teknikoen kidegoan, Eraikuntza-proiektuen Garapen eta Aplikazioetako Goi-mailako Teknikaria aukeran sartzeko hautaketa-prozesuko epaimahaiak hutsik dagoen plaza esleitu dio dagokion izangaiari, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta 8.10 oinarriak ezarritako irizpideetan agintzen den bezala. Beraz, bete gabe geratu diren plaza adina izangai hautatu ditu epaimahaiak.

Behin hori eginda, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak agindua eman behar du hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen behin-behineko zerrenda osagarria argitaratzeko, eta hamar egun balioduneko epea egongo da zerrenda horren aurka erreklamazioak aurkezteko.

Guzti hori kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Laguntzaile teknikoen kidegoan, Eraikuntza-proiektuen Garapen eta Aplikazioetako Goi-mailako Teknikaria aukeran sartzeko hautaketa-prozesuari dagozkion hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen zerrenda osagarria, behin-behineko moduan, adiera ematea. Zerrenda hori Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da.

Bigarren artikulua.– Aurreko artikuluan aipatzen den zerrendaren aurka erreklamazioak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea ezartzea. Epe hori, ebazpen hau argitaratzen den hurrengo egunean hasiko da.

Hirugarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honen beste atalen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondokoetan. Errekurtsoari ez bazaio ebazpen adierazirik ematen, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 4a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala