Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
682

EDIKTUA, 638/11 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 638/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Higuerasa, S.A.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Demandatua: Jose Carlos Contreras Barragan, Santiago Martinez Alonso eta Andres Vara Beceiro.

Gaia: arrunta, administrazio-erantzukizuna.

Judizio horretan epaia eman zen 2012ko irailaren 21ean; honako hau da epaitza:

1.– Guztiz baiesten dut Higuerasa, S.A. sozietateak, Paula Basterrechea Arcocha auzitegietako prokuradoreak ordezkatuta, aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean diren José Carlos Contreras, Santiago Martínez Alonso eta Andrés Vara Beceiroren aurkakoa.

2.– José Carlos Contreras, Santiago Martínez Alonso eta Andrés Vara Beceiro demandatuak auzi-jartzaileari hogeita hamabost mila, bostehun eta laurogeita bi euro eta lau zentimo (35.582,04) ordaintzera kondenatzen ditut.

3.– José Carlos Contreras, Santiago Martínez Alonso eta Andrés Vara Beceiro zenbateko horri dagozkion interesak ordaintzera kondenatzen ditut. Interes horiek Merkataritzako Eragiketetako Berankortasunaren aurkako Neurriei buruzko abenduaren 29ko 3/2004 Legearen eta interes-tasak urtero zehazten dituzten ebazpenen araberakoak izango dira. Eta hori guztia izango da, hain zuzen ere, faktura bakoitzaren epemugatik, guztiz ordaindu artekoa.

4.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Santiago Martinez Alonso demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko urtarrilaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala