Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
678

EDIKTUA, dibortzioari buruzko 688/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 688/10 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Angel Luis Saenz Diezek eskatuta hasi da, Yeneyky Ferreiro Reyesen aurka (auzigaia: dibortzioa). Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

11/12 EPAIA

Durango, 2012ko otsailaren 9a.

Nik, Meritxell Quella Fortuñok, Durangoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, ikusi ditut dibortzioari buruz bideratutako 688/10 hitzezko judizioko autoak. Auto horiek Angel Luis Saenz Diez jaunak eskatuta bideratu dira –Pilar Unibaso Gómez prokuradoreak ordezkatuta eta Jose Gorritxategui Gorosabel jaunak lagunduta–, auzi-ihesean den Yuneyky Ferreiro Reyes andrearen aurka. Judizio horretan, ebazpena eman dut, honako hau oinarri hartuta:

EPAITZA

Osorik baiesten dut epaitegietako prokuradore Pilar Unibaso Gómez andreak Angel Luis Saenz Diez jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Angel Luis Saenz Diez jaunak eta Yuneyky Ferreiro Reyes andreak osatzen duten ezkontza dibortzioz deseginik dela deklaratzen dut, deklarazioak berekin dakartzan legezko ondorio guztiekin.

Ez da berariazko erabakirik hartzen kostuei dagokienez.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman, haren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, Probintzia Auzitegiari zuzenduta eta epaitegi honetan aurkeztuta, hogei eguneko epean, epaia jakinarazten den egunetik aurrera.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4762 0000 33 068810. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria). Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen lekukotasuna emango da, autoei batu dakien, eta jatorrizkoa epaitegi honetako Epaien Liburuan utziko da.

Eta Yeneyky Ferreiro Reyes demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko otsailaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala