Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
676

80/2013 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzen dituena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, erakunde publikoko lehendakariaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia, bi kide Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Horri jarraituz, erakunde horretako Administrazio Kontseiluko azken kideak kasuan kasuko dekretuen bidez izendatu eta ordezkatu ziren.

Sail bietako zenbait kargutan aldaketak egon direnez, beharrezkoa da berriro ere Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzea.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluan kide hauek izendatzea:

Laugarren kontseilukidea: Hernando Lacalle Edeso jauna, Aurrekontuen zuzendaria, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez.

Bosgarren kontseilukidea: Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala