Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2013ko otsailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
667

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, 2012ko azaroaren 5eko EHAAn argitaratutako UPV/EHUren Arkitektura sailaren oinarrizko arautegian antzemandako akatsak zuzentzeko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiaren 2012ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, agindu zen gobernu-kontseiluak 2012ko irailaren 27ko bileran onetsitako sailen arautegiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, eta 2012ko azaroaren 5eko 213. zenbakiko alean argitaratu ziren.

Testu horretan kontraesana aurkitu da Arkitektura sailaren arautegiari dagokion eranskinean, euskarazko eta gaztelaniazko idazketen artean. Kontraesan hori arautegi horren 2. artikuluan aurkitu da, zehazki, sailari atxikitako bestelako pertsonal irakasle eta ikertzaileak saileko kontseiluan dituen ordezkarien kopuruaz ari denean, gaztelaniazko testua zuzendu behar delarik. Horrela, bada, Unibertsitatearen estatutuetako 186. artikuluaren eta hurrengoen bidez emanda ditudan eskumenen babesean, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 12. eta 13. artikuluan zehaztutakoarekin lotuta, ondoko hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arkitektura sailaren arautegiaren 2. artikuluaren gaztelaniazko testua zuzentzea honako honetara utzita:

Honakoa dioen tokian: «dos representantes del resto del personal docente e investigador adscrito al Departamento por cada cinco personas o fracción.»

Honakoa esan behar du: «un representante del resto del personal docente e investigador adscrito al Departamento por cada cinco personas o fracción.»

Bigarrena.– Ebazpen hau indarrean sartuko da EHAAn argitaratzen den egunean bertan.

Hirugarrena.– Agindua ematea ebazpen hau EHAAn argitaratzeko.

Leioa, 2013ko urtarrilaren 9a.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala