Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
660

EDIKTUA, 56/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Penelope Mba Carcedok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut: 56/11 zenbakiko falta judizioan epaia eman da, zeinen idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

115/11 EPAIA

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamaikako abenduaren bata.

Nik, Miren Nekane Rodríguez Gómezek, Getxoko eta bere barruti judizialeko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko epaile magistratuak, ikusi egin ditut falta-judizio azkarreko 56/11 autoak, ustezko ebasketa-falta batengatik epaitegi honetan bideratutakoak. Bertan Fiskaltzak esku hartzen du, herri-egintzaren ordez eta horretaz baliatuz, eta, salatu moduan, Artemisa Filipache andrea.

EPAITZA

1.– Artemisa Filipache andrea kondenatzen dut, saiakera-graduan ebasketa-falta baten egile den aldetik; falta hori Zigor Kodearen 623.1 artikuluan aurreikusita eta zigortuta dago. Horrenbestez, berrogeita bost egunez, eguneko 7 euroko isuna ezartzen zaio; guztira, 315 euro. ZKren 53. artikuluan xedatu bezala, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du.

2.– Sortutako kostuak kondenatuari ezartzen zaizkio.

Jasota gera dadin, gaur egun helbide ezagunik ez duen Artemiza Filipache andreari epaia jakinarazteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut idazki hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko abenduaren lauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala