Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
655

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 46/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 46/11 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori, Maria Angeles Crespo Peña andreak eskatuta hasi da, Bernardo Antonio Fernandez Gonzalez andrearen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

159/12 EPAIA

Epailea: Maria Jesús Boedo Escribano andrea.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko urriaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Maria Angeles Crespo Peña.

Abokatua: Ignacio Eizaguirre Arocena.

Prokuradorea: Juan Jose Gonzalez Belmonte.

Alderdi demandatua: Bernardo Antonio Fernandez Gonzalez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Guztiz baiesten dut María Ángeles Crespo Peña andreak Bernardo Antonio Fernández González jaunaren aurka jarritako demanda. Horregatik, dibortzio bidez suntsitutzat deklaratzen dut bi alderdien artean 1969ko apirilaren 19an egin zen ezkontza, adierazpen honek izan ditzakeen legezko ondorio guztiekin. Eta honako neurri hauek –pertsonalak zein ondarezkoak– ezartzen ditut:

1.– Ezkontideen arteko banantzea; aurrerantzean askatasunez finkatuko dute beren bizilekua eta bertan behera geratuko da elkarbizitza-presuntzioa.

2.– Ezkontide biek elkarri emandako ahalmenak eta adostasun guztiak errebokatzen dira.

3.– Ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratzen da.

4.– Hilean 600 euroko pentsio osagarria ezartzen da Fernández jaunaren alde. Pentsio hori Fernandez jaunak ordaindu beharko du, Crespo Peña andreak izendaturiko kontuan dirua sartuta, betiere hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan. Kopuru hori urtero eguneratu beharko da, urtarrilean, KPIn gertatzen diren aldaketen arabera.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilean; eta, hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia:.........................). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urriaren hamaseian.

Eta Bernardo Antonio Fernandez Gonzalez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urriaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala