Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
654

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 425/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 425/11 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Nancy Jhoana Ramirez Machucak eskatuta hasi da, Alan Mauricio Murga Ordoñezen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

141/12 EPAIA

Epailea: Maria Jesús Boedo Escribano andrea.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko irailaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Nancy Jhoana Ramirez Machuca.

Abokatua.

Prokuradorea: Juan Jose Gonzalez Belmonte.

Alderdi demandatua: Alan Mauricio Murga Ordóñez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Funtsean baietsi egiten dut Nancy Jhoana Ramírez Machucak auzi-ihesean den Alan Mauricio Murga Ordoñezen aurka jarritako dibortzio-demanda. Horregatik, dibortzio bidez suntsitutzat deklaratzen dut bi alderdien artean 2000-08-05ean egin zen ezkontza, adierazpen honek izan ditzakeen legezko ondorio guztiekin. Eta honako neurri hauek –pertsonalak zein ondarezkoak– ezartzen ditut:

Ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratzen da.

Ramirez andreak izango du guraso-ahala, osorik.

Adingabeen zaintza eta jagoletza Ramirez andreari ematen zaio. Senar-emazteen bizilekua izan dena (Araba Kalea 9, 1. C, Zarautz) alabei eta eurekin biziko den amari ematen zaie.

Aita gabonetan, udan eta aste santuan egongo da alabekin, amarekin hitzartutako moduan, eta adostasunik ezean, erdibana egingo dute. Aitak hautatuko du zein egunetan egongo den alabekin, euren oporraldiaren barruan; horretarako, jakinaren gainean jarri behar du ama, gutxienez, hilabete aurretik.

Aitak ezingo du herrialdetik atera alabekin, amak idatziz horretarako baimenik ematen ez badu.

Aitak eskubidea du alabekin harremanetan egoteko; muga bakarrak izango dira adingabearen lo- eta eskola-beharrek ezartzen dituztenak.

Aitak 400 euroko mantenu-pentsioa ordainduko du, alaba bakoitzarentzat 200 euro. Zenbateko hori hil bakoitzaren lehen bost egunetan sartuko du amak horretarako izendatzen duen kontuan. Pentsio horren ordainketak izan behar du demanda ezarri zenetik aurrerakoa, alegia, 2011ko ekainaren 13tik aurrerakoa, eta zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIaren arabera. Alabak adin nagusiko eta ekonomikoki burujabeak diren arte ordaindu beharko du zenbateko hori aitak.

Aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte aitak eta amak, baldin eta beharrezkoak badira. Beharrezkoak ez badira, erdibana ordainduko dituzte, baina gastu horiek egiteko adostasuna adierazi behar dute, aurrez, aita eta amak.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1830 0000 00 0425 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko irailaren hogeita seian.

Eta Alan Mauricio Murga Ordoñez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urriaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala