Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2013ko otsailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
652

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 19koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Aulestiko udalerrian, Harrimar, S.L. sozietateak sustatuta, Jaime harrobia ustiatzeko proiektuaren, edo, hala badagokie, baimentzeko hartzen den administrazio-ebazpenaren aurretik.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, I. eranskineko B) atalean agertzen diren proiektuak ingurumen-inpaktua banaka ebaluatzeko jardunbide baten mende egongo dira. Eta prozedura hori honela amaituko da: ingurumen-inpaktuari buruzko deklarazio batekin, betiere proiektuak egiteko edo, kasuan bada, baimentzeko ebazpen administratiboaren aurretik

Aulestiko udalerrian, Jaime harrobia ustiatzeko proiektua onartzeko prozedura hasita egonik (proiektu hori Harrimar, S.L. sozietateak sustatu du), bi arau aplikatu behar dira: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra eta, bestetik, Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzeko den urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua. Beraz, bi arau horiek betez, proiektu horrekin zerikusia duten eta jarraian jasotzeko diren izapideak gauzatu dira, besteak beste:

● Ingurumen-inpaktuaren azterketaren edukia ezartzea. Energia eta Meategien Zuzendaritzak eskatuta, 2011ko martxoaren 5ean, Ingurumen Sailburuordetzak kontsulten izapideari hasiera eman zion, Proiektuek ingurumenaren gainean duten eragina ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzeko den urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 8.1 artikuluan ezarritakoa betez. 2011ko ekainaren 9an, ingurumen-organoak txosten bat emanez amaitu zen, hain justu ere ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren helmenaren eta xehetasun-mailaren gaineko txostena.

● Jendaurreko informazioko eta entzunaldiko izapideak. Energia eta Meategien Zuzendaritzak, proiektua eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana jendaurrean jartzea erabaki zuen (2011ko irailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 170. zk.). Aldi berean, Energia eta Meategien Zuzendaritzak kontsultagai jarri zuen proiektua eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana, eraginpeko administrazio publikoentzat eta pertsona interesdunentzat.

● Espedientea bidali eta ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena eskatzea. 2012ko apirilaren 18an, Energia eta Meategien Zuzendaritzak Ingurumen Sailburuordetzari igorri zion espedientea, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuko 12.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko (1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, proiektuek ingurumenaren gainean duten eraginari ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzeko dena). 2012ko azaroaren 6an, ingurumen-organoak formulatutako betekizunekin bat, espedienteari dokumentazio osagarria erantsi zitzaion.

Erreferentziako proiektuaren espedientean dauden txostenak eta dokumentazio teknikoa aztertu ondoren, eta ingurumen-inpaktuaren azterketa zuzena dela-eta, indarrean dagoen araudian aurreikusten diren alderdietara egokitzen dela aintzat hartuta, Ingurumen Sailburuordetzak, Ingurumen-inpaktuari buruzko Adierazpena emateko eskumena duen organoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren arabera, honako hau

EBAZTEN DU:

1.– Ingurumen-inpaktuaz adierazpen hau egitea; hain justu ere Harrimar, S.L. sozietateak enpresak sustatuta, Aulesti udalerrian, Jaime harrobia ustiatzeko proiektuari dagokionez.

2.– Honako baldintza hauek ezartzea proiektua burutzeko (baldintzok lotesleak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.2 artikuluari jarraikiz).

2.A.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko espedienteari erantsitako dokumentazioarekin bat etorriaz gauzatu beharko da proiektua, eta, bereziki, ebazpen honetan finkatutako zehaztapenen arabera.

2.B.– Proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat. Dekretu horren bidez onartu zen proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina.

Proiektuan egingo diren aldaketa puntualak arrazoitu egin beharko dira ingurumenaren ikuspegitik, baldin eta aurreko idatzi-zatian adierazitako garrantzirik ez badute eta jarduerak egiten diren bitartean sortzen badira. Kasu horietan, neurri babesle eta zuzentzaileetan eta ingurumena zaintzeko programan egin beharreko aldaketak egingo dira.

2.C.– Neurri babesleak eta zuzentzaileak.

Neurri babesle eta zuzentzaileak gauzatuko dira, betiere, egitasmoaren sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko aurkeztutako agirietan jasotakoaren arabera. Horrenbestez, ezarritako neurrien hedadurak eta kontrola gauzatzeko jarritako langileek bermatu behar dituzte azterlanean finkatutako kalitate-helburuak, bai eta ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpen honetan ezarritakoak ere. Ondorengo idatzi-zatietan adierazitako neurriak ere gehitu beharko dira.

2.c.1.– Proiektuaren eremua.

2.c.1.1.– Jardueraren eragin-eremua maximoa honako hauek hartzen dutena izango da: bukaerako egoeran erauzketa-jarduerak eta jarduera hori gauzatzeko ekintzek hartuko duten azalera, barne direla: ustiategirako sarbide berria, onura-instalazioak, instalazio osagarriak, ustiategiko drainatze-sarea, dekantazio-baltsak eta urak biltzeko perimetro-kanala.

Proiektuaren sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu, 1/1000 eskalako planoan: aipatu ekintza eta elementuen egoera behin betikoa, eta bai proiektu osoaren eraginpeko eremu maximoaren mugaketa ere.

Aipatu eraginpeko eremuaren mugez kanpoko zonei ez zaie eragingo, ez zuloak egiten direla-eta, ez pista, sarbide edo zabortegi berriak direla-eta, ez erauzketa-jardueraren osagarria den besteren bat dela-eta.

Muga horien erreferentzia bat finkatze aldera, proiektuak gehienez izango duen eragin-eremua zedarritu beharko da, tokian bertan mugarriztatuta.

2.c.1.2.– Ustiategirako sarbide berriari dagokionez, trazaketa-alternatiba bi planteatu dira, biak ere bateragarriak, hain justu ere eraikitzearen ondoriozko ingurumen-eraginei dagokienez. Eta harrobiaren egungo sarbidearen alboko etxebizitzetako lagunei ahalik eta gutxien eragitearren, eta trafikoa handituko dela aurreikusten denez gero (hormigoi-planta eta agregatuak tratatzeko instalazioa abiaraztearen ondorioz), sarbide berriaren, hau da, ustiaketaren I. fasean gauza daitekeenaren aldeko hautu egin beharko da.

2.c.2.– Ondare naturala babesteko neurriak.

2.c.2.1.– Bertako hainbat baso-espezieren araubide bereziari buruzko urriaren 14ko 11/1997 Foru Aginduan xedatutakoa, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren mendiak kudeatzeko arloan eskumena duen organoak xedatutakoa aplikatzearen kaltetan izan gabe, interes naturalistiko handiko guneetan (Quercus rotundifolia eta Quercus ilex-dun Basoak 9340 Habitata), zehazki, ustiategiarekin muga eginik erauzketa-jarduerak zuzenean eragingo ez dieten guneetan neurriak hartu beharko dira, behar ez diren eraginak saihesteko.

Horretarako, mugaketa zehatz bat egin beharko da, eta gune horien ustiapenaren fase bakoitzean balizatu egin beharko da, kaltetu ditzakeen edozein ekintzatatik babesteko.

2.c.2.2.– Tokiko konektibitate ekologikoari ez eragiteko, babes- eta zuzentze-neurri hauek hartu beharko dira:

– Dekantazio-baltsek eta estali gabeko ur-deposituek honako elementuak izan beharko dituzte, euretara erortzen diren ornodun txkientzako: aldapa txikitua duten aldeak, eta pareta bertikalen ordez azalera zimurtsuak.

– Ingurumarian den faunako aleak ez kolpatzeko, bai pista berrian eta bai lehendiko sarbideetako zeharkako drainatze-obra berrietan honako hauek paratuko dira: ornodun txikientzako pasabideak, non-eta faunaren joan-etorri handiena aurreikusten den uneetan.

2.c.3.– Ura eta lurzorua babesteko neurriak.

Uren arloan legeriak xedatutakoren aurka egin gabe, eta, halaber, ibai-arroko erakundeak, bere eskumenpeko ekintzei dagokienez, ezartzen dituen baldintzen aurka egin gabe, honako neurri babesleak eta zuzentzaileak aplikatu beharko dira:

2.c.3.1.– Ur emariak biltzeko drainatze-sare bat jasotzen da, hain justu ere ustiaketa-zuloko, harrobiaren instalazioetako, sarbideko eta pista-sistemako ur emariak biltzeko. Drainatze-sarearen azken buruko elementua dekantazio-baltsen sistema bat da, zeinaren egitekoa baita urak araztea, suspentsioan diren solidoen dekantazioa eginez. Ur horiek tratatu ostean, biltze-deposituetara ponpatzen dira, harrobiko zenbait jardueretan berrerabiltzeko.

Arro-erakundeak zehazten duenarekin bat etorriaz gauzatu beharko dira hondakin-urak kudeatzeko sistema garatu eta exekutatzeko neurriak.

Drainatze-sarea eta sare horren azken elementuak egokitu egin behar dira, proiektua garatzeko fase bakoitzean ustiategiak duen konfigurazioaren arabera; betiere, uneoro bermatzeko, ustiategian sortutako ur emari guztien bilketa, solidoen atxikipen ezin hobea eta isurketa lokalizatua, indarrean dagoen araudiaren araberakoa betiere.

2.c.3.2.– Sustatzaileak, proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aurkeztutako agirietan adierazi bezala bildu eta araztuko dira hondakin-ur sanitarioak.

2.c.3.3.– Arroka ebakitzeko instalazioetatik datozen ur-hondakinak oso-osoan bilduko dira, eta, bestalde, tratatu egingo dira, dekantazio-baltsen bidez eta prentsa-irazkiaren bidez.

2.c.3.4.– Ustiategiko hondakin-urak (isurketa direnak) tratatzeko sistema guztiek irteerako kutxeta bana izango dute, laginak hartzeko.

2.c.3.5.– Aurreko epigrafeetan aurreikusi diren hondakin-urak tratatzeko sistemak aldian-aldian garbitu behar dira, tratamendu-sistemaren etekinik onena bermatzeko eta uneoro erabilera gaitasun nahikoa eduki dezaten.

2.c.3.6.– Erregaien zama-lanak, olio aldaketak eta ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanak, zola iragazgaitza eta isurketak biltzeko sistema dauzkan leku batean egingo dira, nahi gabe egiten diren isurketen ondorioak arintzeko.

2.c.3.7.– Ustiategian, hidrokarburoak xurgatzeko material espezifikoa (erroilu erakoa edo gai pikortatuzkoa, etab.) izango da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala erabili ahal izateko.

2.c.4.– Hauts-isurketak murrizteko neurriak.

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren bitartez, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen da eta hura aplikatzeko oinarrizko xedapenak ezartzen dira. Bada, dekretu horren eranskinean jasotzen da jarduera, azaroaren 15eko 34/2007 Legean eta azaroaren 27ko 278/2011 Dekretuan ezarritako obligazioei eta baimen-erregimenari egokitu beharko zaie (abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak gauzatzen diren instalazioak arautzen dituena; eta azaroaren 15eko 34/2007 Legea, atmosfera babesteari eta airearen kalitateari buruzkoa). Aurrekoaz gain, neurri babesle eta zuzentzaile hauek hartuko dira:

2.c.4.1.– Partikuletarako inmisioko muga-balioak –urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuan ezarritakoak– gainditu gabe gauzatu beharko da jarduera.

2.c.4.2.– Zulaketako eragiketetan, lan-talde guztiek izan beharko dituzte hauts-kaptadoreak.

2.c.4.3.– Blokeak egiteko, hezetasunean ebakitzeko sistema erabiliko da. Bestalde, lantegian, blokeak ebakitzeko jarduera hezetasunean burutuko da.

2.c.4.4.– Erauzketa-eremuak eta kamioiak ibiltzen diren eremuak ureztatzeko beharrezko bitartekoak izango dira, hautsaren barreiadura ahalik eta gehien murrizteko. Instalazioen eremua nahiz harrobiko sarbideak mantendu eta garbitu beharko dira, hautsa ahalik eta gutxien barreia dadin.

2.c.4.5.– Harrobiko sarbideak nahiz harrobietan garraio-kamioiak ibiltzen diren eremuak zolatuta egongo dira.

2.c.4.6.– Kamioiak harrobitik irten aurretik garbitzeko sistema bat izango da, dekantazio-putzuari lotuta; proiektuak ingurumenean duen eraginaren ebaluaziorako, sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusi bezala.

2.c.4.7.– Materiala garraiatzeko kamioiek zama estaltzeko olanak izango dituzte, airean barreiatu ez daitezen.

2.c.4.8.– Agregakinak tratatzeko instalazioek eta hormigoi-plantak (proiektuan jaso direnek) zenbait dispositibo izan behar dituzte, zehazki, hainbat hauts sortzen den lekuetan, partikulak igortzea gutxitzeko direnak. Zinta garraiatzaileak estalita egongo dira; eta birrintze- eta sailkatze-instalazioek eta zinta garraiatzaileen arteko transferentzia-puntuek ixte-egiturak izango dituzte.

Hormigoi-planta eta agregakinak tratatzeko instalazioak ezarri baino lehen, Ingurumen Sailburuordetzari haiei buruzko proiektu espezifikoa igorri beharko zaio, non hautsa prebenitzeko eta gutxitzeko neurriak zehaztu beharko diren.

2.c.4.9.– Ustiategian, hautsa murrizteko instalatutako sistemei ahalik eta etekin handiena ateratzeko, jardunbide egokien kodea ezarri beharko da, eta harrobiko langileei horietaz nola baliatu erakutsi behar zaie. Jardueraren eta eguraldiaren arabera beharrezkoa den puntuetan, ureztapen-sistema aktibatu beharko da, eta kamioien gurpilak harrobitik irten aurretik garbitzeko ere ureztatze-sistema bat erabiliko da.

2.c.5.– Zaraten eta bibrazioen ondorioak gutxitzeko neurriak.

2.c.5.1.– Zarata, sortzen den lekuan, gutxitzeko, praktika operatibo onak aplikatu beharko dira, ustiapen-fasean zehar; batez ere, zamalanetan, garraio-lanetan eta erabiltzen den makinariaren mantentze orokorra egiterakoan.

2.c.5.2.– Leherketen proiektuak UNE 22-381-93 arauaren arabera egin behar dira; hortaz, proiektuaren eragin-eremuan dauden eraikinetan eragindako bibrazioek ezin izango dituzte arau horretan ezarritako mugak gainditu. Aireko uhinaren presioari dagokionez, ezingo ditu 128 dB(L) gainditu –muturreko balioak– eraikuntzen agerieneko fatxadan.

2.c.5.3.– Sustatzaileak banan-banako informazio sistema antolatu behar du harrobitik hurbil bizi direnentzat. Horrela, auzokoek zehatz jakingo dute zer-nolako neurriak hartu behar dituzten leherketek eragiten dituzten dardaren eta aire-uhinaren ondorioak gutxitu eta kontrolatzeko.

2.c.5.4.– Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuko 22. artikuluan xedatutakoaren arabera, zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta isurpen akustikoei dagokienez, erabilitako makinek, kanpoaldean erabilitako makinen soinu-emisioei buruzko indarreko legedian ezarritako xedapenak bete beharko dituzte, eta, bereziki, haientzat aplikagarria denean, kanpoaldean erabiltzen diren makina jakin batzuek ingurumenean eragiten dituzten soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan xedatutakoa.

2.c.5.5.– Era berean, eta 1367/2007 Errege Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduerak beharrezko neurriak hartuko ditu, bere eremu akustikotik kanpoko ingurumenean III. eranskineko B1 taulako muga-balioetan ezarritako zarata-maila ez gainditzeko (IV. eranskineko prozedurei jarraituz ebaluatuko da maila hori).

Jardueraren zuzeneko edo zeharkako eraginez, aipatutako arauaren 14. eta 16. artikuluetan zaratari buruz ezarritako kalitate helburuak gainditzen badira, jarduera horrek neurriak hartu beharko ditu gainditze hori ez gertatzeko.

2.c.5.6.– Urriaren 19ko aipatu 1367/2007 Errege Dekretuko 16. artikuluaren arabera, neurriak hartu behar dira inguruko etxebizitza, erietxe, ikastetxe edo kultur etxeetan (barrualdeetan) dardararik jasan ez dezaten, eta ondorioz, aipatutako arauaren 16. artikuluari jarraituz, dardararen kasuan ezarritako helburu akustikoak ez gainditzeko, betiere IV. eranskinean ezarritako prozeduraren arabera ebaluatuta.

2.c.6.– Hondakinak kudeatzeko neurriak.

2.c.6.1.– Jarduerak iraun bitartean sortutako hondakinak, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta arautegi zehatzetan aurreikusitakoarekin bat etorriz kudeatuko dira.

Erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta leheneratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuak agintzen duenaren arabera kudeatuko dira meategietako hondakinak.

Debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira, eta hondakinak biltzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro, lehentasunez, behar bezala baimendutako balorazio-prozesu batetik igaro beharko da. Alde horretatik, honako lehentasun-hurrenkera hau ezartzen da: berriro erabiltzeko prestatzea; birziklatzea; beste balorazio mota bat, balorazioa energetikoa barne dela. Kasu honetan soilik ezabatu ahal izango dira hondakinak: aldez aurretik behar bezala egiaztatzen bada ez dela bideragarria haiek balorazioa teknikaren, ekonomiaren edota ingurumen aldetik.

2.c.6.2.– Zabortegira bidali beharreko hondakinak, gainera, Hondakinak zabortegietan utziz ezabatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta Hondakinak zabortegietan utziz ezabatzea eta betelanak egikaritzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

2.c.6.3.– Jardueraren soberakinak bideratu lekizkiekeen betegarriek otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako baldintzak bete behar dituzte.

Lur-beteketetan, bakarrik baimenduko dira kutsatzaile-edukia A ebaluazioko balio adierazleetan (EBA-A) ezarritako baloreen azpitik duten materialak. Adierazle horiek, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean daude jasota.

2.c.6.4.– Proiektua gauzatzerakoan hondakinak sortzen badira eraikitze- eta eraiste-lanen ondorioz (onura-instalazio berriak egitea, instalazio zaharkituak eraistea, eta abar), hondakin horiek otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eraikitze- eta eraiste-hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen baititu, eta bai erakuntzako eta eraspeneko hondakinak sortu eta kudeatzea arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren arabera ere.

Amiantoa duten hondakinak hautemanez gero, sustatzaileak amiantoak ingurumenean eragitea prebenitzeko eta eragin hori murrizteko, otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako betekizunak bete behar izango ditu. Halaber, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazio-eragiketak, Amiantoaren eraginpean jartzeko arriskua dakarten lanei aplikagarri zaizkien gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako betekizunen arabera egingo dira.

2.c.6.5.– Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek errespetatu egin beharko dituzte uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak (833/1988 Dekretua, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen duena); aipatu ontziak itxita egongo dira, harik eta kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, aipatutako uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen arabera.

Eremu jakin bat egokituko da, instalazio estaliekin, aldi batean hondakin arriskutsuak pilatzeko; hala nola, olio-poteak, iragazkiak, olioak, margoak, eta abar. Gainera, hondakin geldoentzako edukiontziak ere jarriko dira, hondakin arriskutsuen guneetatik bereizita.

2.c.6.6.– Erabilitako olioei dagokienez, Erabilitako industria-olioen kudeaketari buruzko ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretua aplikatuko dira.

Baimendutako kudeatzaile bati eman arte, erabilitako olioak egon beharko du estalpeko espazioetan, behar bezala etiketatutako estanko-ontzietan, zeintzuk zola iragazgaitzaren gainean egon beharko duten eta bai edozein ihes edo isuriri aurre egiteko kubeta edo euste-sistemen barruan ere.

2.c.6.7.– Araudi hau errazago betetzeko, lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak edukiko dira. Sistema horiek zeregin bakoitzaren arduradunek kudeatuko dituzte, eta, horretaz gain, beharginek sistema horiek behar bezala erabiltzeaz ere arduratuko dira. Bereziki, inolaz ere ez da produzituko kontrolatu gabeko efluenterik, honako hauetarik datorrenik, hain justu ere: erregaiak eta produktuak biltegiratzetik, makineria mantentzetik, eta hondakinak erretzetik.

2.c.7.– Lurzoruaren kalitatea, aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko neurriak.

Proiektuaren eremuan honako partzela hauek identifikatu dira: Lurzorua kutsa dezaketen instalazioak edo jarduerak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzko irailaren 30eko 165/2008 Dekretuan zehaztutakoak, zehazki, 48070-00003 eta 48034-00011 kodeekin erregistratuak (erauzketa-jardueratik datozen isurketak izan dituzten partzelak).

Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeren 17. artikuluan aurreikusitako zirkunstantzietarik baten bat den kasuetan, Lurzoruaren Kalitateari buruzko Adierazpena lortu beharko da; baina, horrek ez ditu eragotziko ingurumen-organoak egiten duen balorazioaren ondorioak, hain justu ere aipatu partzeletan, lurzorua kutsatzeko jarduerarik ez dela egin justifikatzeko, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioari dagokionez.

2.c.8.– Kultura-ondarea babesteko neurriak.

Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legeko xedapenen aurka egin gabe, lanak egin bitartean aurkikuntza arkeologikorik egin bada, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila jakinaren gainean jarri behar da berehala, azken horrek egoki diren neurriak ezar ditzan.

2.c.9.– Ustiapenaren eraginpeko paisaia eta eremua leheneratzeko neurriak.

2.c.9.1.– Erauzketa-jarduerek eragiten dioten espazio naturala leheneratzeari buruzko ekainaren 20ko 115/2000 Dekretuan ezarritakoa, eta Meategietako jarduerek eragiten dioten espazioa babestu eta birgaitzeari eta erauzketa-industrietatiko hondakinak kudeatzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan ezarritakoa beteaz, leheneratze-lanak honelaxe eginen dira: proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aurkeztutako dokumentazioan jasotako proposamenarekin bat etorriaz.

Orbero errekatxoaren ur-bazterrak leheneratzea, ustiapenaren lehen fasean gauzatu beharko da.

2.c.9.2.– Landare-berritzeak, bertako espezieak sartuta, landaretza-masa trinkoak eta jarraituak ezartzea ahalbidetu behar du; eta habitat naturalak sortzen lagundu, eta horiek inguruan dagoen landaredia naturalarekin lotu, ahal dela.

2.c.9.3.– Robinia pseudoacacia, Cortaderia selloana edo beste landare inbaditzaile batzuk zabaldu ez daitezen, ekintzak burutuko dira. Alde horretatik, landare-estalkia leheneratzeko erabilitako lurren jatorria kontrolatu beharko da bereziki, espezie horiekin kutsatutako lurrak ez erabiltzeko.

2.c.9.4.– Erauzketa lanek erasandako alde guztiak leheneratuko dira; baita leheneratze-planean agertzen ez zirenak baina ustiapena bukatzean aldatuak direnak ere.

2.c.9.5.– Harrobia handitzearen ondorioz erasandako artadi kantabriarra kentzearen ondoriozko ingurumen-eraginak gutxitzeko, proiektuaren sustatzaileak, neurri konpentsatzaile gisa, honako hau proposatu du: ustiategiaren inguruetan, partzela bat landarez berritzea, hain justu ere beste artadi bat sortzera bideratua.

Konpentsazio-ekintzak honelaxe planifikatuko dira: konpentsatu nahi den inpaktuari aurrea hartzeko moduan, betiere, konpentsaziorik gabe inpaktu hori agertzen den aldia saihesteko eta ahalik eta gehien laburtzeko.

2.D.– Ingurumena zaintzeko programa.

Proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzekotan, jardueraren titularrak aurkeztutako dokumentazioan jasotakoaren arabera exekutatu beharko da Ingurumen Zaintzeko Programa, zeinari honako kontrol hauek gehitu beharko zaizkion:

2.d.1.– Uren kalitate-kontrola.

Dekantazio-putzuen irteeran uren kalitate-kontrola,–sustatzaileka proposatutakoa–, lehen urtean hilean behin egin beharko da.

Aldi horren ondoren, organo eskudunaren isurketa-baimenean ezarritakoa izango da kontrolen maiztasuna.

2.d.2.– Airearen kalitatea kontrolatzea.

Ingurumena zaintzeko programa, airearen kutsadurari dagokionez, bat etorri beharko da Airea kutsa dezaketen jarduerak egiten direneko instalazioak arautzeko abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren IV. kapituluan xedatutakoarekin.

2.d.3.– Zarataren kontrola.

Leherketetatik ez datorren zarataren kontrola, sustatzaileak proposatutakoa, hiru hilabeterik behin egin behar da.

Neurketak egunez egingo dira, harrobian jarduera handiena dagoen momentuetan.

Neurtzeko metodoak eta erreferentzia-balioak, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean eta berau garatzeko araudian xedatutakoari atxiki beharko zaizkie, baita Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoari ere.

2.d.4.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, zeinetan jasoko baitira ingurumen-inpaktuaren azterlanean eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak.

Programa horretan, kontrolatuko diren parametroak eta parametro bakoitzerako erreferentziako balioak zehaztuko dira, bai eta beste hauek ere: laginketarako eta analisirako metodologia; kontrol-puntuak non dauden kokatuta xehetasunezko kartografian; kontrol horien maiztasuna; eta guzti hori gauzatzeko aurrekontu zehaztua.

2.d.5.– Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txosten eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu eta Ingurumen Sailburuordetza honetara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, ingurumenean espezializatua den erakunde batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan emaitzak analizatuko dira, eta, batez ere, honako hauek aipatuko dira: epe horretan izandako gertakari nagusiak, gertakari horien kausak eta irtenbideak, eta aurretik zehaztu ez diren kasuetan laginak hartzearen gaineko xehetasunak.

Kasu bakoitzean aplika daitekeen arautegia kaltetu gabe, sustatzaileak datuak euskarri egokian bilduko ditu, bi urtez gutxienez, eta herri-administrazioen ikuskaritza-zerbitzuek eskura izango dituzte.

2.E.– Neurri babesleak eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, barne direlarik neurtu behar diren parametroak, neurketaren aldizkakotasuna eta aipatu parametroek izan behar dituzten mugak; betiere, beharrezko egiten badu arautegi berria indarrean sartzeak edota inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutze berriei egoki beharra badago. Era berean, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, ingurumen-organoak neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldaraz ditzake. Hori guztia, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarriturik, edo –gerta litezkeen ingurumen-inpaktuei dagokienez– ezarri diren neurri babesle, zuzentzaile zein osabidezkoak aski ez direla egiaztatzen bada

2.F.– Ebazpen honetako aurreko paragrafoetan ezarritakoa alde batera utzi gabe, sustatzaileak honako agiri hauek igorri beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari, espedientean sar daitezen:

2.f.1.– Ebazpen hau argitaratzen den egunetik harako hiru hilabeteko epearen barruan, 1/1000 eskalako plano bat, zeinetan honako hauek errepresentatzen diren: bukaerako egoeran erauzketa-jardueraren eraginpeko eremu maximoa, eta jarduera hori gauzatzeko egin asmo diren ekintzen kokapen behin betikoa, barne direlarik honako hauek: ustiategirako sarbidea, onura-instalazioak, instalazio osagarriak, ustiategiko drainatze-sarea, dekantazio-baltsak, eta urak biltzeko perimetro-kanala. Plano horretan, proiektu osoaren eraginpeko eremu maximoaren mugaketa-linea ere errepresentatuko da.

2.f.2.– Ebazpen hau argitaratzen denetik hiru hilabeteko epean, ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina, ebazpen honen 2.d.4 idatzi-zatian ezarritakoa.

2.f.3.– Hormigoi-planta eta agregakinak tratatzeko instalazioak ezarri baino lehen, hautsa gutxitzeko dispositiboak, instalazio horietarako aurreikusiak, jasotzen dituen xehetasunezko proiektua.

Agiri horiek Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko ditu eskumena duen organoak, oniritzia eman ondoren.

2.f.4.– Urtean behin, ingurumena zaintzeko programaren emaitza; betiere, ebazpen honetako 2.d.5 atalean aurreikusitakoaren arabera.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak 47.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpen honek, ondorio guztietarako, jarduera-lizentzia emateko behar diren neurri zuzentzaileen txostena ordezkatzen du.

4.– Proiektuen ingurumen-inpaktuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, proiektuaren sustatzaileak aldez aurretik jakinarazi beharko dio ingurumen-organoari proiektuari dagozkion lanak zein egunetan hasiko diren.

5.– Ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 19a.

Ingurumeneko sailburuordea,

M.ª ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.


Azterketa dokumentala