Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2013ko urtarrilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
260

IRAGARKIA, Pealpack Internacional, S.L. sozietateari Industria eta Energiako sailburuordearen 2012ko irailaren 6ko Ebazpena jakinarazteko dena; izan ere, ebazpen horren bidez, Gauzatu-Industria Programaren esparruan emandako diru-laguntzari buruzko ez-betetze espediente bat ebazten da.

Lehenengoa.– Pealpack Internacional, S.L.ri ebazpen hori ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan, hala egiten saiatu arren sozietatearen azken helbidean (Herrera auzoa z.g., 48869, Zalla). Hori dela eta, argitaratu egiten da ebazpena, oso-osorik transkribatuta:

Industria eta Energiako sailburuordearen 2012ko irailaren 6ko Ebazpena, Pealpack Internacional, S.L.ri ez-betetze espedientea ebazten diona, Gauzatu-Industria programaren esparruan emandako diru-laguntzari dagokionez.

Pealpack Internacional, S.L. enpresari (IFK: B48811160) diru-laguntza emateko GZI-0013.2006 espedientea aztertu da, 2003ko apirilaren 30eko Aginduaren esparruan. Agindu horren bidez, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen da; agindu hori Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko apirilaren 27ko eta 2006ko uztailaren 13ko Aginduek aldatu zuten.

Espediente horri hasiera emateko, nahitaezkoa da kontuan hartzea honako aurrekari hauek:

1.– 2006ko abenduaren 29an, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak Ebazpena eman zuen, eta, horren bitartez, Gauzatu-Industria Programa aplikatuz, 1.500.000 euroko aurrerakina, itzuli beharrekoa, eman zitzaion Pealpack Internacional, S.L.ri. Adierazitako aurrerakina 2006ko urritik 2009ko irailera bitarteko aldian gauzatu beharreko babesteko moduko inbertsioaren (6.000.000 euro) % 25 da, eta aldi horretan 26 enplegu sortu behar ziren.

2.– Industria Garatzeko zuzendariaren 2007ko martxoaren 19ko eta 2008ko urtarrilaren 16ko eta apirilaren 15eko ebazpenen bitartez, onuradunari emandako aurrerakin itzulgarriaren zati bat ordaintzea erabaki zen (1.463.125 euro guztira).

3.– Aurkeztutako alegazioak aztertuta, eta 13 lanpostu sortuko zirela egiaztatu ostean, Industria eta Energiako sailburuordearen 2010eko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez, erabateko ez-betetze espedientea artxibatu egin zen. Espediente hori 2010eko otsailaren 17an ireki zen, enpleguaren gaineko betekizuna ez konplitzeagatik. Halaber, ez-betetze partzialeko espedientea ireki zen, egin beharreko ikuskatzea egin ostean egiaztatu baitzen diruz lagundu zitezkeen inbertsioak txikiagoak zirela, ordainketak egiterakoan kontuan hartu zirenak baino. Espediente horren bidez, hortaz, jasotako zenbatekoaren zati bat –bidegabe jasotakoa– itzuli beharra deklaratu zen, hau da, 1.137.856,42 euro eta interesak. 2011ko apirilaren 5ean, ez-betetze partzialeko espedientea ebatzi zen. Ebazpena udaletxean eta EHAAn argitaratu zen.

4.– Diru-laguntza emateko ebazpenaren 6. paragrafoan zehazten denez, 2011ko lehen bi hilabeteetan ekin beharko zaio aurrerakina itzultzeari, eta azken itzulketa 2015eko uztailaren azken egun balioduna baino lehen egin beharko da. Orain arte, enpresak ez du inolako itzulketarik egin.

5.– Industria eta Energiako sailburuordearen 2012ko martxoaren 7ko Ebazpenaren bidez, ez-betetze espedientea irekitzen da Pealpack Internacional, S.L.ren aurka, ez baitzituen egin 2011ko ekitaldiari dagozkion itzulketa guztiak. Espediente horren bidez, aurrerakin itzulgarria jasotzeko eskubidea galdu duela deklaratzen da, eta itzultzeke dagoen zenbatekoa (325.268,58 euro) gehi legezko interesak itzuli beharra ezarri.

6.– Pealpack Internacional, S.L. enpresak horretarako adierazitako lekuan ebazpena jakinarazteko saiakera egin zen 2012ko martxoaren 19an eta apirilaren 12an, baina ezin izan zenez egin, Zallako Udaleko ediktu-taulan iragarki baten bidez egin zen jakinarazpen hori; han, 2012ko maiatzaren 28tik ekainaren 28ra bitartean egon zen ikusgai, udal horrek bidalitako egiaztapen-ziurtagiriaren arabera, eta 2012ko ekainaren 15ean ere beste iragarki baten bidez EHAAn.

Interesdunari 15 eguneko epea eman zitzaion, bere interesen alde egokitzat jotzen zuena adieraz zezan, eta epe horretan, enpresak ez du batere alegaziorik aurkeztu.

Ez-betetze espedientea ebazteko proposamena zuzenbideko oinarri hauetan oinarritu da:

Lehenengoa.– Industria eta Energiako sailburuordeari dagokio ez-betetze espediente hau ebaztea, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraituz: 2003ko apirilaren 30ean Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuak emandako Aginduaren 20.3 artikuluan –teknologia-oinarriko ETEak edota berritzaileak sortu eta garatzea sustatzeko Gauzatu-Industria programa arautzen da agindu horren bidez; agindu hori 2005eko apirilaren 27ko Aginduaren bidez aldatu zen–; abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4.2 artikuluan –Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen berme eta itzulketen erregimena arautzen da dekretu horren bidez– eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53.4 artikuluan.

Bigarrena.– Teknologia-oinarriko ETEak edota berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2003ko apirilaren 30eko Aginduak, 2005eko apirilaren 27ko Aginduak aldatutakoak, 20. artikuluan ezartzen duenez, aplika daitekeen araudian ezarritako baldintzak ez ezik, laguntzak emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak ere betetzen ez badira, aurrez ez-betetze espedientea egin ondoren, laguntzak jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da, eta hala badagokio, jasotako laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dira.

Hirugarrena.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako erregimena arautzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak ezartzen dira. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza zertarako eskatu eta eman zen, helburu horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea; eskatu zen helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea; edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Laugarrena.– Beste alde batetik, norbaitek diru-laguntzaren bat lortzen badu horrelakorik jasotzeko baldintzak bete gabe, ezin izango du eskatu diru-laguntzarik edo laguntzarik ordaintzeko, eta, hala badagokio, ordura arte jasotako diru-zenbatekoak berriz itzultzeko eskatuko zaio, baita laguntza ordaindu zenetik aurrera aplikagarri diren legezko interesak ere, halaxe ezarrita baitago, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53.1 artikuluan.

Bosgarrena.– Ez-betetze kausen artean daude, besteak beste, eta Gauzatu-Industria Programa arautzen duen Arauaren 20. artikuluaren arabera, agindu honetan adierazten diren aldietan autolikidazioak eta itzulketak ez egitea, betiere ez badago Industria eta Energiako sailburuordeak emandako gerorapenik, aldez aurretik enpresa onuradunak eskatuta eta haren finantza-egoera ebaluatu ondoren, era berean ebaluatuz cash-flowaren arabera itzulketak egiteko duen gaitasuna eta abar, proiektuaren edozein desbiderapen edota laguntzak emateko ebazpenean xedatzen den beste edozein betebeharren ez-betetzea.

Seigarrena.– Gauzatu-Industria Programaren arau erregulatzaileak xedatzen du aurrerakin itzulgarriak itzultzeari dagokionez proiektua amaitu ondorengo lehen ekitaldia lehenengo itzulpena kalkulatzekoa izango dela, eta horrela segidan beste lau ekitalditan. Horretaz gain, baldin eta Administrazioaren aldeko edo aurkako diferentziak aurkitzen badira, konpentsatu egingo dira hurrengo autolikidazioan. Diferentzia Administrazioaren aurkakoa bada, hurrengo ekitaldiko autolikidazioan konpentsatuko da hura; edozelan ere, enpresa onuradunak autolikidazio okerra egin zuen egunetik aurrera sortutako legezko interesak aplikatuko dira.

Zazpigarrena.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak egindako jarraipenetik ondoriozta daitekeenez, ez dira betetzen Gauzatu-Industria Programari buruzko Aginduan eta 2006ko abenduaren 29ko emakida-ebazpenean diru-laguntza emateko ezartzen diren baldintzak; izan ere, egin beharreko itzulketak ez dira egin legez ezarritako epeen barruan.

Zortzigarrena.– Interesdunari 15 eguneko epea eman zitzaion, bere interesen alde egokitzat jotzen zuena adieraz zezan, eta epe horretan batere alegaziorik aurkeztu ez denez, eta ez-betetze espedientea irekitzea eragin zuten egintzek beren horretan dirautenez, 2012ko martxoaren 7an irekitako espedientea ebatzi beharra dago.

Aurreko legezko arauak eta ezarri beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Ez-betetze espedientea deklaratzea Pealpack Internacional, S.L. enpresaren aurka 2011ko ekitaldiari dagozkion itzulketak ez itzultzeagatik, Gauzatu-Industria Programa arautzen duen Aginduaren 20. artikuluaren arabera, eta hori guztia aurrerakin itzulgarria jasotzeko eskubidea galdu dela eta jasotako eta ez itzulitako zenbatekoa itzultzeko betebeharra deklaratzeko, hau da, 325.268,58 euro gehi legezko interesak (13.260,26 euro).

2.– Ebazpen honen berri ematea, eta jakinaraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 6a.

Industria eta Energiako sailburuordea,

FRANCISCO JAVIER GARMENDIA MARTÍNEZ.

Bigarrena.– Ez-betetze espedientea izapidetzen amaitu denez gero, jakinarazi egiten zaie Industria eta Energiako sailburuordearen 2012ko irailaren 6ko Ebazpenean aipatzen den ordainketa egin behar dutela, hau da, 338.528,84 euro ordaindu behar dutela (ebazpen hori jakinarazpen honi erantsi zaio). Diru-zenbateko hori ordaindutako 325.268,58 euroko diru-laguntzaren eta aplikatzeko legezko interesen (13.260,26 euro) ondoriozkoa da. Ordainketa hori banku-transferentzia bidez egin behar da, Garapenerako Euskadiko Kapital Sozietatea, (Socade, S.A.) delakoaren izenean, eta BBKren honako kontu honetan: 2095-0631-50-9103070179.

Ordainketa egiteko, gehienez 2 hilabeteko borondatezko epea izango da, ebazpen hori jakinarazten den egunetik aurrera, hala ezarrita baitago abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan.

Borondatezko epearen barruan ordainketa atzeratzeko eskatuz gero, atzeratzea Ekonomia eta Ogasun Sailaren eskumena izanik, eskaerarekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira: sozietate-zergaren kopia edo azken ekitaldiko auditoria, egungo egoeraren balantzea eta itzulketak egiteko egutegi bat (gehienez lau urte, eta itzulketak sei hilabetean behin eginda).

Halaber, Ekonomia eta Ogasun Sailak zorraren gaineko bermeak eskatzen dituenez, eskatu egiten diegu zehazteko nolako bermea aurkez lezaketen sail horretan.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 21a.

Industria eta Energiako sailburuordea,

FRANCISCO JAVIER GARMENDIA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala