Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2013ko urtarrilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
253

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 22koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita, batetik, garapen lankidetzarako arloan profesionalak espezializatzeko bekei (2012koei) egindako bi uko, eta, bestetik, haiek utzitakoak ordezkoei esleitzea.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2012ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bitartez, ebatzi egin zen garapen lankidetzarako arloan profesionalak espezializatzeko sei beka esleitzeko prozedura. Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2012ko ekainaren 17ko Ebazpenaz egin zen aipatu prozeduraren deialdia (2012-07-18ko EHAA, 140. zk.).

Esleipendun bik, hau da, Paolo Lazzoni Palattella-k eta Julián Buitrón Escorza-k bekari egindako ukoa aurkeztu dute. Ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren bitartez arautu egiten dira garapen lankidetzarako arloan profesionalak espezializatzeko bekak. Bada, dekretu horretako 10. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, zuzendaritza honek –2012-10-9ko Ebazpenaz– onartu lehentasun-zerrendan lehen lekuetan direnei esleitu behar zaizkie beka haiek. Eta halako lekuetan direnak honako hauek dira: Maite García Azurmendi (Espedientea BEK-2012BA/0043) eta María Bravo Falagán (Espedientea BEK-2012BA/0081).

Aurreko guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lankidetzarako arloan profesionalak espezializatzeko beken onuradun izateri egindako ukoak, Paolo Lazzoni Palattella-rena eta Julián Buitrón Escorza-rena, argitara ematea (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2012ko azaroaren 9ko Ebazpenaz esleitu ziren beka horiek).

Bigarrena.–Egindako ukoak direla-eta esleitu barik geratutako bekak Maite García Azurmendi-ri eta María Bravo Falagán-i esleitzea.

Hirugarrena.– Jakinaraz bekie ebazpena hau, bai ukoa egin dutenei eta bai esleipendun berriei ere; eta jende oro jakitun izan dadin, argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ebazpen honetan ez da bukatzen administrazio-bidea, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio, hain justu ere ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko apearen barruan. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpenik ez bada eman, ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekita egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 22a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.


Azterketa dokumentala