Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5805

EDIKTUA, zor bat aitortzeari buruz bideratutako 33/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 33/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Kutxabank, S.A.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Otermin.

Demandatua: Andrei Priala.

Gaia: zor-aitorpena.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

«95/12 EPAIA

Nik, Marta Martín Iglesiasek, Tolosako eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko epaile naizenak, zenbateko bat erreklamatzeko 33/12 judizio arruntaren autoak ikusi ditut. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, Kutxabank S.A.k eskatuta (José Ignacio Otermin Garmendia prokuradoreak ordezkatua eta Iñigo Lareki Arcos letratuak defendatua). Demandatua, Andrei Priala jauna izan da, auzi-iheslari deklaratua.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Kutxabank S.A.k jarritako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut Andrei Priala jauna: zazpi mila, berrehun eta hogeita zortzi euro eta hirurogeita hamar zentimo (7.228,70 euro) tronkoarenak, gehi zenbateko horri dagozkion itundutako % 17,25 interes-tasaren araberako interesak, 2011ko azaroaren 23tik zorra guztiz ordaindu artekoak; auzialdian sortutako kostuak ere demandatuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekio ebazpen hau demandatu auzi-iheslariari, 496. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eran.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 00301846420005001274, eta kontzeptua: 1864000004003312. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Andrei Priala demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko uztailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala