Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2012ko abenduaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5804

EDIKTUA, 655/11 judizio arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, 655/11 prozedura arrunta bideratu da, Gilma de Jesus Restrepo Trujilloren aurka, judizio arruntaren demandari buruz. Prozedura horretan epaia eman da; hona hemen idazpurua eta epaitza:

117/12 EPAIA

Epailea: Hector Lopez Causapé.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamabiko maiatzaren bia.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Pedro Maria Arraiza Sagues.

Alderdi demandatua: Gilma de Jesus Restrepo Trujillo.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: judizio arrunteko demanda.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Gipuzkoa eta Donostiako Kutxak aurkeztutako demanda, Gilma de Jesús Restrepo Trujilloren aurkakoa. Horregatik, demandatu hori kondenatzen dut Gipuzkoa eta Donostiako Kutxari 7.794,79 euro ordaintzera.

Interesei dagokienez, demanda aurkeztu zenetik epai hau eman arte hitzartutako % 17,25eko interesak aplikatu behar dira, betiere epaia ematen denetik aurrera PZLren 576. artikuluan ezarritako interesak aplikatzeari uko egin gabe.

Kostuei dagokienez, demanda baietsi egin denez, Gilma de Jesús Restrepo Trujillok ordaindu behar ditu prozesu honetako kostuak.

Eraman bedi epai honen testigantza dagokien autoetara, eta artxiba bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001 274; kontzeptu-zenbakia: 1855 0000 04 065511. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Gilma de Jesus Restrepo Trujillo demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko egin dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamabiko urriaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala